(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitale Publikoak menu bereziak prestatuko dituzte Errege-Egunerako astelehena, 2010.eko urtarrilak 4

Ohi bezala, bazkariak eta afariak dietisten eta nutrizionisten aholkuak jarraiki prestatzen dira


Gabon-gauko eta Urtezahar-gauko afariekin, eta Eguberriko eta Urte Berriko bazkariekin bezala, Nafarroako ospitale publikoek ospitaleratutako pazienteei janari berezia eskainiko diete Errege-Egunean (ospitale batzuek afari berezia ere eskainiko dute urtarrilaren 5ean). Menuak, ohi bezala, dietetikan eta nutrizioan adituek egindakoak dira.


Era horretan, Nafarroako Ospitaleak afari berezia eskainiko du urtarrilaren 5ean eta bazkari berezia urtarrilaren 6an. Afaria ondokoa izango da: kalabazin-krema, entsalada gulekin, arrautza beteak eta natillak; eta bazkaria, ondokoa: hegazti-zopa, patatak izokinarekin, solomoa sagar-purearekin eta anana.

Bestalde, Virgen del Camino ospitaleak urtarrilaren 6rako ondokoa prestatu du: orburuak urdaiazpikoarekin, arkume txilindron eran eta izozki-kopa. Errege-Eguneko erroskoa gosarian emango dute.

Bestalde, San Francisco Javier Zentro Psikogeriatrikoan, urtarrilaren 6an ondoko menua izango dute: zainzuri gainerreak ganba eta pikilloekin, masailak txokolatezko saltsarekin eta erroskoa postretzat.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa