(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Virgen del Camino Ospitaleko haurren gelari Urrezko Baba eman dio Errege Magoen Desfilearen Elkarteak astelehena, 2010.eko urtarrilak 4

Sariaren bitartez osasun zentroak ospitaleratutako haurrak hezteko egiten duen lana aintzatetsi dute


Virgen del Camino Ospitaleko haurren gelari Urrezko zazpigarren Baba eman dio gaur Iruñeko Errege Magoen Desfilearen Elkarteak, ospitaleratutako haurrak hezte aldera osasun zentroan egiten duten lanagatik. Saria emateko ekitaldira bertaratu dira Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, Maria Isabel Garcia Malo; eta Iruñeko alkatea, Yolanda Barcina Angulo. Saria alkateak eman die, hain zuzen.

Epaimahairen iritziz, Virgen del Camino Ospitaleko haurren gelan lan handia egiten dute "haurrak kanpoaldearekin harremanetan jartzeko, bitartekoak eskainiz eta abileziak garatzen lagunduz”. Saria ematen duen elkarteko buruak, Eduardo Ruiz de Erenchunek, esan duenaren arabera, haurren gela “desertuko oasi emozionala da".

Bellosok eskerrak eman dizkio elkarteari, sarituen izenean, eta adierazi du Virgen del Camino Ospitaleko haurren gelan "arbelak, idazmahaiak, mahaiak eta liburuak daudela, baina ikasgela arrunt bat baino gehiago dela. Izan ere, “haurren eta ikastetxeen arteko zubia da, eskumen anitzeko egitura bakarra, eta han lan egitea erronka handia izaten da egunero". Ospitaleko haurren gela Nafarroako Heziketa Bereziko Baliabideen Zentroaren mende dago. Azkeneko urtean Haur Hezkuntzako eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 500 ikasle jaso dituzte. Gela hori Ospitaleko haurren onkologoak, Javier Molinak, inauguratu zuen. Orain hiru irakasle daude: Lourdes Sadaba, Pedro Belloso eta Begoña Barbarin.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa