(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren hainbat diru-laguntza deialdi onartu dituzte asteartea, 2010.eko urtarrilak 5

Diru-laguntza horiek dira foru erkidegoko emakumeen elkarte, toki erakunde eta enpresentzat


Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok, hainbat foru agindu sinatu ditu, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren 2010eko diru-laguntzak onartzeko. Diru-laguntzak dira emakumeen elkarteentzat, toki erakundeentzat, enpresentzat eta irabazi asmorik gabeko gainerako erakundeentzat. Helburuak dira emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasuna sustatzea, laneko eta familiako bizitza uztartzeko toki hitzarmenak garatzea, berdintasun arloko planak egitea eta garatzea, aukera berdintasuna garatzen duten agenteak hartzea eta finkatzea, eta Beijing + 15 Foro Europarrean parte hartzea.

Diru-laguntzak eskatzeko eredua eskuratu daiteke Nafarroako Berdintasunerako Institutuan eta Interneten, helbide honetan: www.igualdaddegenero.navarra.es. Eskariak aurkeztu behar dira deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeita hamar egunen buruan. Diru-laguntzak esleitzeko erabakiak bi hilabetean hartuko dira, eskariak aurkezteko azken egunetik kontatzen hasita. 

Hona hemen emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzea helburu duten proiektuak dauzkaten emakumeen elkarte eta irabazi asmorik gabeko gainerako erakundeentzako diru-laguntzak hauek izango dira, 2010ean: 3.000 euro arteko proiektuentzat, eskatutakoaren %100, baldin eta balioespenean gutxienez 50 puntu lortzen badituzte; eta 18.000 euro arteko proiektuentzat, eskatutakoaren %60-%100, lortutako puntuazioen arabera.

Udalerri eta erkidego mailan emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzen dituzten Nafarroako toki erakundeek diru-laguntza hauek jaso ditzakete: aukera berdintasunerako agentea kontratatu duten eta kontratatzeko diru-laguntzarik jaso ez duten erakundeek 24.000 euro, gehienez; eta gainerako toki erakundeek 9.000 euro.

Aukera berdintasunerako agenteak hartzeko eta finkatzeko, toki erakundeek jaso dezakete soldataren %75, kontratuaren lehen eta bigarren urtean, eta %60 kontratuaren hirugarren eta laugarren urtean.

Uztartzeko Toki Hitzarmenak garatzeko, toki erakundeek 9.000 euro jaso ditzakete; zenbat eta balioespen hobea, zenbatekoa orduan eta handiagoa izango da.

Halaber, emakume elkarteek Beijing +15 Foro Europarrean parte har dezaten 500 euro jasoko dituzte; elkarteek ordezkari bakar batentzako eskaria aurkez dezakete. Foroa Cadizen egingo dute, otsailaren 4an eta 5ean.

Azkenik, Nafarroako enpresa eta erakunde publiko eta pribatuek, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzeko planak egiteko eta garatzeko, diru-laguntza hauek jaso ditzakete: dagoeneko onartutako berdintasun planetako neurriak garatzeko, gehienez 6.000 euro; eta genero berdintasunaren diagnostikoa eta plana egiteko, 12.000 euro.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa