(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan duela urtebete baino 7.697 lagun gehiago daude langabezian asteartea, 2010.eko urtarrilak 5

Langabeziaren hazkundea erdira jaitsi da: 2008an %52,75 igo zen eta 2009an %23,3


Langileak

Nekazaritza elikagaien industriako langileak.

Nafarroan duela urtebete baino 7.697 langabe gehiago daude, eta Espainian 794.640; beraz, langabe kopuruak %23,36 egin du gora Nafarroan, eta Espainian %25,40. Langabeziak, iaz, gora egin zuen estatuko autonomia erkidego guztietan: gutxien Extremaduran (%15,11) eta gehien Murtzian (%34,44). Euskal Autonomia Erkidegoan %27 egin zuen gora; Madrilen, Aragoin eta Errioxan %30; eta Katalunian %32,7.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendariak, Jose Luis Ruiz Ciruelosek, langabeziak okerrera egin duela adierazi du; dena den, bukatu berri den urtean langabezia tasari eutsi egin diotela nabarmendu du. “Nafarroan langabeziaren hazkundea erdira jaitsi da: 2008an %52 egin zuen gora eta 2009an %23. Gauzak horrela, adierazleak estatukoak baino hobeak dira langabezia eusteari, kontratu kopuruaren handitzeari eta Gizarte Segurantzako afiliazioaren bilakaerari dagokionez.” Ruiz Ciruelosek esan duenaren arabera, “Nafarroako Gobernuak krisiaren kontrako neurriak aplikatzen jarraituko du 2010ean, langabezia tasari eusteko eta enpresa jarduera areagotzeko; izan ere, estatuko eta nazioarteko egoera ekonomikoa oraindik konplikatua da”.

Hona hemen Nafarroako langabeziaren bilakaera 2009an, sexuaren arabera: 4.165 gizon gehiago daude lanik gabe (%24,9) eta 3.532 emakume gehiago (%21). Gazteen bilakaera ez da hain txarra izan: 621 gazte gehiago daude lanik gabe (%14,9). Halaber, 1.573 etorkin gehiago daude lanik gabe (%22) Nafarroan; Espainian etorkinen langabezia tasak %37,8 egin du gora. Sektoreen arabera, nekazaritzan 424 langabe gehiago daude (%60), industrian 1.621 (%23), eraikuntzan 1.401 (%27), zerbitzuetan 3.781 (%19,9), eta aurreko lanik gabekoetan 470 (%38).

Kontratazioari dagokionez, Nafarroan 2008an baino 2.000 kontratu gehiago egin zituzten iaz. Kontratu kopuruak, beraz, %13,66 egin du gora Nafarroan, eta Espainian %1,79. Gizarte Segurantzaren alorrean, Nafarroan 8.420 afiliatu gutxiago daude (%3,05), eta Espainian 727.473 gutxiago (%3,93). Nafarroa da, oraindik, langabeek enplegua aurkitzeko aukera gehiago daukaten erkidegoa. Langabeen %41ek enplegua aurkitzeko aukera handia dauka; estatuan portzentaje hori %22,8 da.

Abenduko datuak

Abenduan azaroan baino 1.404 langabe gehiago zeuden. Hil horretan langabeziak gora egiten du beti, baina langabe kopuruaren igoera (%3,58) azken hamarkadako txikiena izan da. Gazte langabeen kopuruak behera egin du abenduan (176 lagun) eta aurretik lanik ez zutenen kopuruak ere bai (160 lagun). Eraikuntzan eta nekazaritza elikagaien industrian langabeziak gora egin du.

Enplegu agentzien arabera, langabeziak gora egin du Lodosan (%9,75), Tuteran (%7,16), Tafallan (%5,91), Donezteben (%5,79), Agoitzen (%4,44), Altsasun (%4,13), Iruñean (%1,93) eta Lizarran (%0,40).

Sexuari dagokionez, 19.826 langabe emakumeak dira (aurreko hilean baino %0,30 gehiago daude) eta 20.827 gizonak (aurreko hilean baino %6,90 gehiago daude).

Adin multzoka, 4.784 langabe 25 urtetik beherako gazteak dira (aurreko hilean baino %2,73 gutxiago daude) eta 35.869, berriz, 25 urtetik gorakoak (aurreko hilean baino %4,61 gehiago daude).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa