(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak dispositibo berezia zabaldu du aste honetarako elurra iragarri baitute. asteartea, 2010.eko urtarrilak 5

Meteorologiako Estatuko Agentziak elur-euriak iragarri ditu 500 metrotik azpiko kotetan, asteazkenetik aurrera


Obra Publikoak, Garraioak eta Komunikazioak Sailak elurra kentzeko makinen dispositibo berezia jarri du abian, aste honetarako, 500 metro azpitik elurra iragarri baitute.

Era horretan, asteazken honetan, 6 eta 12 arteko txandan 26 elurra kentzeko makina arituko dira (24 eta 2 turbofresadora), ondoko eran banatuta: 7 Agoizko errepide kontserbazioko zentrokoak -arreta berezia ondoko Ibañeta, Erro, Belagua eta Mezkiritz mendateetan, NA-140, NA-137, NA-178-; 9 Irurtzungo zentrokoak –arreta ondoko autobideetan A-15, A-10 eta A-1, eta ondoko errepideetan N-240-A eta NA-1300-; 3 Lizarrako kontserbazio zentrokoak -Lizarraga, Urbasa mendateak eta Meano eta Lapoblación zonaldea-; 1 Iruñeko bigarren mailako sarean; 4 Oronozko zentrokoak –bereziki Iruñea- Frantzia errepidean Behobiatik (N-121-A), Otsondo mendatean eta Ezkurra mendatean, NA-170; eta 2 Tafallako kontserbazio zentrokoak -Pirinioetako autobidea (A-21) eta Loitiko mendatea-. 

Arratsaldeko txandan, 12 eta 22 bitartean, 55 elurra kentzeko makina erabiliko dira, 2 turbofresadoraren laguntzarekin eta ondoko eran banatuko dira: 8 Agoizko kontserbazio zentrokoak –arreta berezia Ibañeta, Erro, Mezkiritz, Laza, Las Coronas, Belagua mendateetan, errepideak N-135, NA-137, NA-140-; 22 Irurtzungo kontserbazio zentrokoak – A-15, A-10, A-1, N-240-A; Lizarraga eta Urbasa mendateak; Goñi Ibarra; La Barranca eta Basaburua eta Ultzama lotuneak -; 6 Lizarrako zentrokoak –errepideak, N-132-A, NA-134 eta NA-666, Yerri Bailara eta Meano eta Lapoblación zonaldea-; 8 Iruñeko zentrokoak –bereziki N-121-A, la PA-30, NA-150 eta bigarren mailako errepidea; 6 Oronozko zentrokoak –N-121-A eta N-121-B-; 6 Tafallako zentrokoak –Pirinioetako Autobidea (A-21) eta Carrascal eta Loiti mendateak- eta 1 Tuterako zentrokoa –Ebroko Autobidea (A-68)-.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa