(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Corpas kontseilaria Nafarroako Ganbera Operarekin izan da “Hamelingo txirularia” obraren emanaldian, Bilbon, 2010eko urtarrilaren 05ean asteartea, 2010.eko urtarrilak 5

Lanak Arriaga antzokia bete du Gabonetako emanaldi guztietan.


Corpas kontseilaria "Hamelingo Txirularia" obrako talde artistikoarekin

Corpas kontseilaria "Hamelingo Txirularia" obraren emanaldian izan da Bilbon. ( irudia handitu )

Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón jauna, atzo arratsaldean Bilbon izan zen Nafarroako Ganbera Operarekin “Hamelingo Txirularia” lanaren emanaldietako baten. Ikuskizun hori egun hauetan Bilbon izan da eta arrakasta handia izan du publikoaren artean.

Lan horrek, “ABAO Txiki” zikloan bildutakoak, Opera Lagunen Bilboko Elkartearenak, aretoa bete egin du emanaldi guztietan. Ikuskizuna Grimm anaien ipuin tradizionalaren egokitzapena da, eta Iñigo Casalí musikagile nafarrak musika jarri du eta testua Iñaki Elizalde zinemagile eta gidoilariak jarri du. Lan hori ondokoek interpretatu dute: zazpi abeslarik, hogeita bat umek eta hamar helduk osatutako koroak, eta Nafarroako Ganbera-Opera Orkestrako hamazortzi kidek, Casalíren zuzendaritzapean. Eszena-zuzendaritzaz Pablo Ramos arduratu da eta argiztapen eta eszenografiaz, Global Servicios Culturales. Partaide guztiak nafarrak izan dira.

Nafarroako Gobernuak, Kultura eta Turismo Sailaren bidez, lankidetzako hitzarmena du Nafarroako Ganbera Operarekin, eta horren arabera, 2009. urtean 50.000 euro eman zizkion erakunde horri.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa