(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitalean sabai bat erori ondoren lekuz aldatutako gaixoak zeuden geletara eramango dituzte asteartea, 2010.eko urtarrilak 5

Gaur goizeko 2.30ean amaitu dituzte H-4 pabilioiaren eskuinaldeko hegala konpontzeko lanak


Ospitaleko sabaia konpondu dute

Nafarroako Ospitalean atzo eroritako sabaia konpondu dute eta gaixoak zeuden geletara eramango dituzte. ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleko H-4 pabilioiaren eskuinaldeko hegaleko sabai aizuna konpontzeko lanak goizeko 2.30ean amaitu dituzte; sabaia atzo erori zen, 14.20ak aldera. Ospitaleko Mantentze-lanen Zerbitzuak dagoeneko jarri ditu argi berriak eta gainerako zerbitzu elektriko eta instalazioak. Hala, gaur arratsaldean pabilioiko aipatu hegal hori martxan jarriko dute berriz eta Urologia Zerbitzuko bederatzi gaixoak zeuden logeletara eramango dituzte.

Pabilioia ikuskatu duten ospitaleko teknikarien eta eskaiolan eta sabai modularretan espezializatutako enpresetako teknikarien arabera, aurrena eskaiola eusten duten tiranteetako bat erori zen eta, gero, gainerako guztiak. Aurrez ez zegoen pitzadurarik, ezta askatze partzialik, hezetasun arazorik edo ondoko obrek eragindako bibraziorik ere. Gauzak horrela, ez zegoen gertatutakoa aurreikusterik, teknikarien arabera. 

Osasun kontseilaria, Maria Kutz Peironcely, pabilioiko hegal hori ikustera joan da gaur goizean, eta Nafarroako Ospitaleko zuzendaria, Maria Jesus Calvo Guitian, izan du lagun. Kontseilariak nabarmendu du inor ez dela zauritu. 

Prebentzio neurri gisa, gaur goizeko 8.00etatik, enpresa espezializatu bat H pabilioian eraikuntza egitura bera duten 2., 3. eta 4. solairuetako korridore guztietako sabaiak ikuskatzen ari da, nahiz eta solairu horik enpresa desberdinek egin zituzten, garai desberdinetan.

Zehazki, sabaiko 40 metro koadro erori ziren, baina ez zen inor zauritu; pabilioiaren hegal horretan 11 gela daude, guztira 18 ohe. Prebentzio neurri modura, hegal horretako bederatzi gaixo pabilioi bereko beste gela batzuetara eraman zituzten.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa