(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak neguko bidezaintza lanari eustea erabaki du, kota txikietan elurra egin dezakeelako osteguna, 2010.eko urtarrilak 7

Goizean goiz elurra kentzeko 22 makina mobilizatu dituzte, eguerdirako 38 zeuden lanean eta gauerako 25 jarriko dituzte


Elurra kentzeko makina Nafarroako errepideetan

Nafarroako Gobernuak bidezaintza lanari eutsi dio, alerta horia jarri baitute, elurra egin dezakeela eta.

Kota txikietan elurra egin dezakeela eta, Nafarroako Gobernuak elurra kentzeko 38 makina mobilizatu ditu, errepideetan ezbeharrik gerta ez dadin.Goizean goiz elurra kentzeko 22 makina mobilizatu dituzte eta eguerdirako 38 zeuden lanean; horiek guztiei gaueko 22.00ak arte eutsiko diete. Gero, 25 makina ibiliko dira eta ostiralean 36. Dena den, eguraldiaren arabera, makinak gehitu edo kenduko dituzte.

Azken ordurako elurra egingo zuela esan dute, baina ez du egin. Hala ere, Nafarroan alerta horian gaude, erdialdean, kantauriar isurialdean eta Pirinioetan elurra egin dezakeelako. Izan ere, gaur goizean hainbat lekutan egin du elurra: Meano mendatean, NA-7300 errepidean; Otsondoko mendatean, Baztanen; eta Lergako gainean, erdialdean. Hala ere, ez da intzidentzia azpimarragarririk gertatu. Almandoz inguruan ere elurra ari zuen gogoz, eguerdi aldera.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio departamentuak elurra kentzeko jarritako 38 makinak honela daude banatuta: Agoitzeko Kontserbazio Zentroan 7, batik bat Belagua, Ibañeta, Erro eta Mezkiritz mendateetarako, eta NA-137, NA-140 eta NA-178 errepideetarako; 16 Irurtzungo Kontserbazio Zentroan, horietatik 12 Leitzarango, Sakanako eta Iparraldeko autobietan (A-15, A-10 eta A-1, hurrenez hurren) eta 4 bigarren mailako errepide sarean; 6 Oronozko Zentroan, batik bat N-121-A errepidean eta Otsondoko mendatean, N-121-B errepidean; 2 Tafallako Zentroan (Pirinioetako autobian, A-21 errepidean eta Loitiko mendatean); 1 Tuterako Zentroan; 3 Iruñean eta eskualdean, batez ere hiribururako sarreretan; eta 3 Lizarra aldean, Meano, Lizarraga eta Urbasa mendateetan.

AEMETen aurreikuspenak foru erkidegorako, datozen egunetarako

Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) ostegunera arte (hilaren 8ra arte) luzatu du alerta horia, elurra egin dezakeelako erdialdean, kantauriar isurialdean eta Pirinioetan, 500 eta 600 metro artean.

Zehazki, Nafarroako kantauriar isurialdean hiru zentimetroko geruza sor daiteke, erdialdean 2 zentimetrokoa eta Pirinioetan bost zentimetrokoa.

Halaber, Nafarroako Pirinioetan hotz handia egingo duela eta, AEMETek alerta horia jarri du; izan ere, zero azpiko zortzi graduraino jaitsi daiteke tenperatura. Giroa Nafarroa osoan hoztuko omen da.

Datozen egunetarako eguraldiaren iragarpen zehatzagoa nahi izanez gero, Nafarroako Gobernuaren eguraldiaren web orrira joan besterik ez duzue: http://meteo.navarra.es.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa