Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak 4,3 milioi euroko inbertsioa onartu du Lizarra Lurraldeko udalerri batzuetako azpiegituretan inbertitzeko
osteguna, 2010.eko urtarrilak 7
Foru Exekutiboaren proiektu horietarako inbertsioa 2,8 milioi eurokoa da
Tokiko Administrazioaren kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialday andreak, 4.282.532 euroko inbertsioa onartu du Lizarra Lurraldeko udalerri batzuetako azpiegituretan inbertitzeko. Obra horiek 2005-2008 eta 2009 eta 2012 epealdietako Tokiko Azpiegitura Planean bilduta daude. Helburua da Nafarroako udalerrien hobekuntza-proiektuei ekitea. Era horretan, zonaldeak Nafarroako Gobernuaren 2.790.716 euroko diru-laguntza globala izango du.
Ondoren, udalerriak eta erakundeak zerrendatzen dira dagozkien obrekin, emandako diru-laguntzekin eta, parentesi artean, inbertsio osoaren zenbatekoarekin:
- Lerin: 144.974 €(401.333 €). Proiektuak goi-tentsioko elektrizitate linea bat biltzen du, udalerria energia horniketa egokiaz hornitzeko. Aire eta lurrazpiko linea da, 13,2 kv-koa, “STR Cárcar” berriaren eta “Saso 2” Transformazio-Zentroaren artean, Leringo industria-poligonoan. Linea hori gaur egungo betetako “Cárcar-Lerin” linearen osagarria izango da.
- Los Arcos: 272.375 € (422.390 €). Ruiz de Alda kalea zolatzeko. Obra horiek, zoladura berritzeko lanak dira, 18 cm-ko lodierakoak eta espaloiak aurrefabrikatutako hormigoizko galtzada-harriaren antzekoak. Zonalde batzuetan euste-harresiak exekutatuko dira. Halaber, euri-hodien sarea proiektutako da, 400 mm diametroko PVC hoditeriarekin.
Bestalde, argiztapen publikorako, gaur egungo aire bidezko sarea lur-azpian jarriko da, lurrazpiko kanalizazio baten bidez, 110 mm-ko polietilenozko bi hodi eta farolekiko hartuneak.
- Sansol: 83.193 €(118.847 €). Inbertsioa udalerri horretako Florida eta Real kaleak zolatzeko finantzatzeko erabiliko da. Horretarako, 18 cm lodierako hormigoia erabiliko da marradun akaberarekin; bidearen ardatzean aurrefabrikatutako ubidea kokatuko da. Halaber, arrapala eta eskailera bat exekutatuko dira.
Era berean, argiztapen publikorako, gaur egungo aire bidezko sarea lur-azpian jarriko da, lurrazpiko kanalizazio baten bidez, 110 mm-ko polietilenozko bi hodi eta farolekiko hartuneak.
- Montejurra Mankomunitatea: 2.2118.650 € (3.236.392 €). Nafarroako Gobernuak proiektu batzuk onartu ditu mankomunitate horretarako. Besteak beste, ponpaketa-estazioa eraikitzea, grabitate-igorgailuak Oteiza, Morentin, Aberin eta Muniainetik aipatutako ponpaketa-estaziora, eta bulkada-hoditeria estaziotik Lizarrako araztegiraino. Proiektu horretan, ibaien saneamendu Zuzendaritza Planean bildutakoan, 2.956.288 euro inbertitu dira, eta Foru Exekutiboak 2.049.506 euro eman ditu.
Bigarren eta hirugarren proiektuak Los Arcoseko Ruiz de Alda, Florida eta Real kaleetan horniketa eta saneamendu sareak jartzea biltzen du. Horretarako, Gobernuak 86.299 eta 82.845 euro eman ditu, hurrenez hurren, obretan inbertitutako 142.817 eta 137.287 euroetatik.
- Garisoaingo kontzejua (Guesálaz): 2.273 € (4.640 €). Finantzazioa hilerria hobetzeko obretarako izan da. Zehazki, hilerriaren itxiera sostengatzen deneko euste-harresiko kalteak konpontzeko.
- Murugarren kontzejua (Yerri): 69.251 € (98.930 €). Horniketa, saneamendu eta euri sareak berritzeko; halaber, San Román eta Murubidea kaleak zolatzeko, fratasatutako eta arrabotaketako hormigoizko harlauzaren bidez, 18 cm-ko lodierakoa, errodadura zonaldeetan, eta 7 cm-ko lodiera duen hormigoi zaharkituko galtzada-harria, espaloietan 5 cm-ko hareazko geruzaren gainean