(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Enplegu eskaintza publikoa egin dute, 565 irakasle hartzeko osteguna, 2010.eko urtarrilak 7

Hautagaiek urtarrilaren 26ra arte aurkez ditzakete eskariak


Nafarroako Gobernuak 565 irakasle hartzeko enplegu eskaintza publikoa egin du. Irakasleen plazak dira Bigarren Hezkuntzakoak, Lanbide Heziketakoak, Hizkuntza Eskola Ofizialetakoak, Musika eta Arte Eszenikokoak, Arte Plastiko eta Diseinukoak eta Arte Plastiko eta Diseinuko Tailerretakoak. 

Deialdiaren arabera, hautagaiek urtarrilaren 26ra arte aurkez ditzakete eskariak; deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dute, urtarrilaren 6an, 3. zenbakian. 

Zehazki, Bigarren Hezkuntzarako 501 plaza daude (361 gaztelaniazkoak eta 140 euskarazkoak), Lanbide Heziketarako 33, Musika eta Arte Eszenikoetarako 14, Hizkuntza Eskola Ofizialetarako 9, Arte Plastiko eta Diseinurako 6 eta Arte Plastiko eta Diseinu Tailerretarako 2. 

Eskaini dituzten plazen %5 minusbaliatuentzako da; betiere, %33ko minusbaliotasuna edo handiagoa eduki behar dute eta aukeraketa probak gainditu behar dituzte. Horrez gain, Bigarren Hezkuntza eta Arte Plastiko eta Diseinuko plazen erdia izango da karrerako funtzionario gisa gutxienez sei urte egin dituzten irakasleentzat; betiere, behar den titulazioa eduki behar dute. 

Hautagaiek eskaria eta dokumentazioa aurkeztu behar dituzte Hezkuntza departamentuko erregistroan (Iruñeko Santo Domingo kalean) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean ezarritako moduan. Eskaria Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzendu behar zaio.

Eskariaz eta dagozkien dokumentuez gain, hautagaiek azterketa egiteko 40 euro ordaindu dituztenaren ziurtagiria aurkeztu behar dute; zenbateko hori eskaria egindako kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzean ordaindu behar da. Dena den, tasa horiek ez dituzte ordaindu behar %33ko minusbaliotasuna edo handiagoa dutela egiaztatzen duten irakasleek eta deialdia argitaratu eta gutxienez hilabete lehenago enplegu eskatzaileen zerrendan zeudenek. 

Hautagaiek inprimakiak eskuratu ditzakete Hezkuntza departamentuko Informazio eta Dokumentazio Bulegoan eta web orri hauetan: www.educacion.navarra.es eta www.navarra.es. 

Aukeraketa prozesuak hiru atal izango ditu. Aurrena, lehiaketa fasean, prestakuntza akademikoa aztertuko dute, batik bat irakasleek lan egin nahi duten hezkuntza mailan duten esperientzia. Gero, oposizio fasean, hautagaiek proba bat egin beharko dute, dagokien espezialitateko gaiei buruzkoa. Proban, horrez gain, balioetsiko da hautagaiek zenbateko gaitasun pedagogikoa daukaten, batetik, eta irakasle lanetan aritzeko teknikak zenbateraino menderatzen dituzten, bestetik. Oposizio fase hori 2010eko ekainaren 15ean hasiko da, aurkezpen ekitaldiarekin. Azkenik, hautagaiek praktikak egingo dituzte, baita prestakuntza ikastaroak ere, behar izanez gero.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa