(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2009. urtean Foru Erkidegoak Espainiako langileen kontratazio handiena izan du ostirala, 2010.eko urtarrilak 8

Nafarroako Gobernuak maiatzetik 1.126 laguntza zuzeneko eskaerak kudeatu zituen langabetuak kontratatzeko


2009. urtean Nafarroak Espainiako kontratazio handiena izan zuen, laneko merkatuko balantzean Lan eta Immigrazio Ministerioak jakinarazitako datu ofizialek adierazi bezala. Foru Erkidegoak 2008. urtearen aldean 1.969 kontratazio gehiago izan zituen, %13,66 gehiago, Espainiako %1,79aren aldean. Nafarroako Gobernuaren Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Sailak era positiboan baloratu du eboluzio hori eta krisiari aurre egiteko programan ezarritako kontrataziorako laguntza zuzenen aldeko eragina azpimarratu du, kasuen %92an kontratazio finkoetarako izan direnak.

2009. urtean Espainiako kontratazioaren eboluzioa desberdina izan zen autonomia erkidegoetan: Kontratu kopurua bost lurraldetan jaitsi zen: Madril, -%0,39; Kanariak, -%0,51; Murtzia, -%4,3; Balear Uharteak, -%5,16, eta Galizia -%6,28. Andaluzian egindako kontratu kopurua %0,17 handitu zen; Gaztela eta Leonen %1,44; Asturiasen %1,6; Euskadin %2,14; Kantabrian %2,96, eta Gaztela-Mantxan %3,5. Hazkunde handienak ondokoetan izan ziren: Extremadura %4,23; Errioxa %4,55; Aragoi %,485; Valentzia %6,24, eta Katalunia %7; hala ere, lurralde batek ere ez zuen gainditu Nafarroaren bi digituak, %13,66.

2009. urtean, Nafarroako Gobernuak langabetuak kontratatzeko eta langileen enplegagarritasuna hobetzeko laguntza zuzenak aplikatu zituen, horiek guztiak Krisiaren Aurkako Planean bildutakoak, Nafarroako Enpresarien Konfederazioak (CEN) eta UGT eta CCOO sindikatuek, eta erkidegoko eragile ekonomiko eta sozial garrantzitsuenek adostutakoak. Langabetuen kontrataziorako laguntzak aurkezteko epea maiatzaren amaieran hasi zen. 

Laguntzen behin-behineko balantzeari dagokionez, Nafarroako Gobernuak 1.16 eskaera kudeatu ditu, ondoko eran banatuta: zerbitzuak sektorean 729 (%64,7), industria 285, eraikuntza 95 eta nekazaritza 17. laguntzen %92 kontratazio mugagaberako eman da. Enpresa motei dagokienez, aurkeztutako eskaeretatik 854, 50 langile baino gutxiago dituzten enpresei dagozkie, %75,8. Micropymeei dagokienez, 596, ehunekoa %53koa da. 51 eta 150 langileko enpresek, 136 eskaera bildu dituzte; 151 eta 250 artekoek, 48, eta 250 langiletik gorakoek, 88.

Langabetuen kontratazioa Nafarroan laguntza zuzenen bidez lagundu da, 1.000 eta 2.500 euro artekoak, kontratuaren eta onuradunaren arabera: 2.500 euro kontratu mugagabeetarako, 1.000 aldi baterako kontratuetarako, 1.500 langabetu ezinduen kontrataziorako eta 1.500 aldi baterako kontratua mugagabe bihurtzeko. Laguntzak Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kudeatu ditu.

Kontrataziorako laguntza zuzenak Foru Erkidegoak, CEN, UGT eta CCOOrekin gatera krisiari aurre egiteko neurrien programan bilduta zeuden. Programak zortzi jarduera-bide biltzen zituen: kontratazioa sustatzea, pertsona ezinduen enplegua egonkortzea, udal eremuko kontratazioa sustatzea, langabetuak kualifikatzeko prestakuntza, prestakuntzako pertsonalizazio-ibilbideak, lan-munduratzeko tailerrak, kalte-ordainka ordaintzeko hobekuntzen azterketak eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren plantilla sendotzea.
Dokumentazioa:
Contratos por Comunidades Autónomas

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa