(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Garcia Malo kontseilariak esan du mendetasunak dituzten pertsonentzako arreta etorkizunean sektore estrategikoa izango dela ostirala, 2010.eko urtarrilak 8

Kontseilariak Gizarte Kohesiorako Mahaian adostutako arreta eredua aurkeztu du, CEN erakundeko eta UGT eta CCOO sindikatuetako arduradunekin batera


Mendetasunaren arretarako eredua

Mendetasunaren arretarako ereduari buruzko akordioa sinatu dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok, Gizarte Kohesiorako Mahaian mendetasunak dituzten pertsonei arreta emateko adostutako ereduaren berri eman du, CENeko Jose Manuel Ayesarekin, UGTko Juan Goyenekin eta CCOOko Jose Maria Molinerorekin batera. Halaber, Mendetasunaren Legea eta Gizarte Zerbitzuen Foru Legea aplikatzen hasi zirenetik pasa diren hiru urteetako balantzea egin du. Hiru urte horietan 20.600 lagun baino gehiagoren mendetasun maila balioetsi dute (horietatik 12.949 lagunek mendetasun handia edo larria dute) eta mendetasun handiko 11.000 lagun inguruk laguntza bat edo gehiago jaso dituzte.

Kontseilariak esan duenaren arabera, aipatu akordioa sinatu duten alderdi guztien iritziz mendetasunak dituzten pertsonentzako arreta “sektore estrategikoa izango da etorkizunean eta enpresa sektorea garatzen lagunduko du; betiere, enpleguaren kalitatea eta egonkortasuna sustatu beharko dira”. Gero, kontseilariak adierazi du Nafarroan, mendetasunak dituzten pertsonei arreta emateaz gain, mendetasunak sortzea edo larritzea prebenituko dutela; horretarako, pertsonen autonomia sustatzeko jarduerak egingo dituzte.

Alde horretatik, sinatzaileen iritziz, akordioari jarraiki aurrera eramaten diren ekimen eta jardueren helburu orokorrak izan behar du "mendetasunak dituzten pertsonek Mendetasunaren Legearen, Gizarte Zerbitzuen Foru Legearen eta Gizarte Zerbitzuen Zorroaren arabera dauzkaten eskubideak bermatzea. Horretarako, "mendetasunak dituzten pertsonek eskubide horiek zertan diren ondo baino hobeto jakin behar dute, baita eskubide horiei zer betebehar dagozkien ere".

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Modelo de atención a la dependencia en Navarra

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa