(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak enpresa campus bat jarri nahi du Lekarozeko eremu berrian ostirala, 2010.eko urtarrilak 8

Campusean jarriko dituzte hizkuntza ikasteko murgiltze zentro bat, enpresa parke bat eta harrera eremu bat, eliza inguruan


Lekarozeko enpresa campusaren infografia

Lekarozeko eremu berria naturaren uztartuko dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak enpresa campus bat jarri nahi du Lekarozeko kultur, hezkuntza eta ekonomi ekimenetarako eremuan. Campusean jarriko dituzte hizkuntza ikasteko murgiltze zentro bat, enpresa parke bat eta harrera eremu bat, eliza inguruan, guzti-guztiak natur ingurunearekin uztartuta.

Lekarozeko Segimendu Batzordeak bilera egin du eta bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla, izan da burua. Bileran ideien lehiaketa irabazi duen proiektuaren ildo nagusien berri eman dute. Bilera Lekarozeko gazteen ostatuan egin dute eta bertaratu dira Nafarroako Gobernuko, Baztango Udaleko eta Lekarozeko Ikasle Ohien Elkarteko ordezkariak.

Ideien lehiaketan ASOARQ Arquitectos Asociados SL elkartearen proiektua aukeratu dute. Proiektuan proposatu dute 120.868 m²-ko eremu bat berriz urbanizatzea eta eremu horretan 34.000 m² eraikitzea. Espazio berri horretan enpresa campus bat jarriko dute, berdegune asko eta dentsitate gutxikoa. Gainera, oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbideak egingo dituzte.


Lekarozeko enpresa campusaren infografia

Nafarroako Gobernuak enpresa campus bat jarri nahi du Lekarozeko eremu berrian. ( irudia handitu )

Zehazki, hiru jarduera planteatu dituzte: eliza ingurua berriz eraikitzea, harrera gune gisa (11.695 m²), baratze zaharrak eraikuntza malguko enpresa parke bihurtzea (49.691 m²) eta ukuilu zaharren ingurua berriz urbanizatzea, hizkuntza ikasteko murgiltze zentro bat jartzeko (59.482 m²).

Elizaren inguruari dagokionez, batetik, kapera zaharra birgaitu nahi dute, erabilera anitzeko espazio bat jartzeko; eta bestetik, eraikin horri atxikitako ekipamendu bat jarri nahi dute. Halaber, asmoa da “mintegi” bat eraikitzea, egoitza administratiboa, ekonomia ekimen berrien mintegia eta zerbitzu osagarriak jartzeko. Eraikin berriekin ikastetxe zaharraren arkitektura estiloa birmoldatuko dute.

Enpresa parkearen eremuan zumardi bat jarri nahi dute erdian, eliza ingurutik hasita, iparraldetik hegoalderako norabidean. Zumardi horrek bilbea egituratuko du, erreten zaharraren inguruan; erretena, gainera, berreskuratu egingo dute. Helburua da espazio malgu bat sortzea, parkeen modukoa, eta eraikinak aske jartzen joatea, itxiturarik gabe. Gainera, proposatu dute ibilgailuak perimetroko bideetan bakarrik ibiltzea, eta aparkalekuak han jartzea.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa