(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren langileen kostuetarako 51,4 milioi euroko gastua onartu dute astelehena, 2010.eko urtarrilak 11

Zenbateko hori izango da irakasleen, ikertzaileen eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen kostuak ordaintzeko


Transcripción textual del video

El Presidente del Gobierno de Navarra, Miguel Sanz Sesma, declara que nunca la UPNA ha estado tan respaldada financieramente que en esta legislatura, ya que cuenta con una garantía de financiación plurianual. Antes dependía únicamente de los Presupuestos.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak 51.395.708 euroko gastua onartu du Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleen, ikertzaileen eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen kostuak ordaintzeko, 2010ean.

Hona hemen gastua, banakatuta: irakasle eta ikertzaileentzat 30.262.182 euro, administrazioko eta zerbitzuetako langileentzat 14.652.823 euro, gizarte segurantzarako 6.094.639 euro, prestakuntzarako 109.000 euro, aseguruetarako 110.000 euro eta bigarren mailako masterrerako 167.062 euro.

Gainera, Nafarroako Gobernuaren akordioaren arabera, Nafarroako Unibertsitate Publikoak barne langileak kontratatzeko prozeduretan bermatuko du kargua hartzerakoan plaza guztiak amortizatzea, Irakasleen Errektoreordetzaren 2009ko abenduaren 28ko txostenean proposatu bezala.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen arabera (5.d artikulua), Unibertsitateak aurrekontuarekin eta egikaritze arauekin batera langileen kostuari buruzko aldeko txostena eduki behar du; txosten hori Nafarroako Gobernuan unibertsitate alorrean eskumena duen departamentuak egin behar du.

Horrez gain, abenduaren 21eko Unibertsitateen Lege Organikoak (6/2001) dio irakasleen, ikertzaileen eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen kostuak autonomia erkidegoko gobernuak baimendu behar dituela.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa