(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak dolumina adierazi du Iruñeko hiru mendizaleen heriotza dela eta astelehena, 2010.eko urtarrilak 11

Domingo eta Santiago Eugui Martinicorena eta Unai Isasi Perez elausoak azpian hartuta hil ziren, Villanuako Corallada mendian


Transcripción textual del video

El Presidente Sanz se ha referido al acuerdo adoptado por el Gobierno de Navarra ha por el que expresa su condolencia a los familiares de Domingo y Santiago Eugui Martinicorena y Unai Isasi Pérez, montañeros y esquiadores navarros fallecidos el pasado sábado en el Pirineo oscense, concretamente en el monte Collarada, en Villanúa, como consecuencia de un alud de nieve.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du Domingo eta Santiago Eugui Martinicorena eta Unai Isasi Perez mendizale eta eskiatzaile nafarren senideei atsekabea agertzea. Mendizaleak elausoak harrapatuta hil ziren larunbatean, Huescako Pirinioetan, Villanuako Corallada mendian, hain zuzen.

Erabaki horretan, Gobernuak bat egin du mendizaleekin eta eskatu du kirol arriskutsuetan kontuz ibiltzea.

Halaber, eskerrak eman dizkiete Guardia Zibileko Mendiko Erreskate eta Esku-hartze Taldeko kideei eta bilaketa lanetan aritu ziren guztiei, hiru iruindarren hilotzak oso bizkor berreskuratu zituztelako.

Kirolarien senideek larunbatean eman zuten abisua eta Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Larrialdi Agentziaren (NLA) bitartez, foru erkidegoko bitartekoak jarri zituen SOS Aragon erakundearen eskura, bilaketa lanetarako: helikopteroak eta lurreko taldeak. Bitarteko horiek, ordea, azkenean ez zituzten behar izan. Horrez gain, NLA mendizaleen senideekin harremanetan jarri zen, Nafarroako Gobernuaren babesa adierazteko eta haien eskura jartzeko, premiarik sortzen bazitzaien


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa