(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Vianako Printzea Nazioarte Sariak sortu dira, kultura, elkartasuna eta mendekotasunaren arretari buruzkoak astelehena, 2010.eko urtarrilak 11

Gaur egungo “Kulturaren Vianako Printzea” eta “Elkartasunaren Nafarroa Nazioarteko” sariak ordeztu dituzte, eta kategoria bakoitzean 40.000 € euro emango dira


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Vianako Printzea nazioarteko Sariak sortzea onartu du, hiru kategorietan urtero kultura, elkartasuna eta mendekotasunaren eremuko pertsona eta erakundeak nabarmenduko dituztenak. Sarien zenbatekoa 2010. urterako 40.000 eurokoa izango da kategoria bakoitzean.

Nafarroako Gobernuak, 1990. urtean, Kulturako Vianako Printzea saria ezarri zuen, urterokoa, sormen, ikaskuntza eta kultura ikerkuntzaren eremuan pertsona, talde eta erakundeen lana aitortzeko. Bestalde, Euskadiko Kutxarekin elkarlanean, 2001. urtean Elkartasunaren Nafarroako Nazioarteko Saria sortu zen, urtero gizarte sektore eta herrialde kaltetuenen alde lan egiten duten pertsonen eta erakundeen lan boluntarioa saritzeko.
Asturiasko Printze-Printzesa Leyren

Nazioarteko sari berriak ziurrenik Asturias eta Vianako Printze-Printzesak emango dituzte

Nafarroako Gobernuak Vianako Printzea nazioarteko Sariak sortzea onartu du, hiru kategorietan urtero kultura, elkartasuna eta mendekotasunaren eremuko pertsona eta erakundeak nabarmenduko dituztenak. Sarien zenbatekoa 2010. urterako 40.000 eurokoa izango da kategoria bakoitzean.

Nafarroako Gobernuak, 1990. urtean, Kulturako Vianako Printzea saria ezarri zuen, urterokoa, sormen, ikaskuntza eta kultura ikerkuntzaren eremuan pertsona, talde eta erakundeen lana aitortzeko. Bestalde, Euskadiko Kutxarekin elkarlanean, 2001. urtean Elkartasunaren Nafarroako Nazioarteko Saria sortu zen, urtero gizarte sektore eta herrialde kaltetuenen alde lan egiten duten pertsonen eta erakundeen lan boluntarioa saritzeko.


Bi sariek jarraitutako ibilbide arrakastatsuaren ondorioz, eta eragin eta esangura handia izate aldera, Nafarroako Gobernuak urteko bi sariak koordinatzea erabaki du eta beste berri batekin osatzea, mendekotasunarekiko laguntza eta arreta berrikuntza azpimarratzeko, izen beraren eraginpean eta nazioarteko izaera eskainita.

Elkartasuneko sariari dagokionez, Euskadiko Kutxak diruz laguntzen jarraituko du eta mendekotasunarekiko arretaren sariak Caja Navarra Fundazioaren laguntza izango du; beraz, sarien formatu berriak ez du gastu handiagorik eragingo.

Zeremonia bateratua

Era horretan, urtero, zeremonia bateratuan, ziurrenik Asturiasko eta Vianako Printzea buru dela, Iruñean, ekaina aldera, ondoko sariak emango dira:

-Kulturako Vianako Printzea saria: kulturaren munduko pertsona eta erakundeen lana sarituko du, arte plastiko, musika, literatura, etab eremuetako sormen lana aitortuta; halaber, zientzia, teknologia eta ikerkuntza eremuetako lanak.

- Elkartasuneko Vianako Printzea saria: munduko herrialde eta herri txiroenetako gizarte sektore kaltetuenen alde egindako erakunde eta pertsonen lanak sarituko dira, era horretan, gizartea eremu horietako lan boluntario eta elkartasunekoaren garrantziaz ohartarazteko.

- Mendekotasunaren Vianako Printzea saria: mendeko direnen –adinekoak edo ezinduak- bizi-kalitatea hobetzeko praktika berriztatzaileak, ikerkuntza garrantzitsuak eta bestelako ekimenak sustatzen dituzten pertsonen eta erakundeen lana sarituko du, era horretan, gizarte sistema aurreratuagoa lortzeko.

Kultura eta Turismo Saila –Vianako Printzea Erakundea izango da Kulturako Vianako Printzea saria deitu eta kudeatuko duena; bitartean, Elkartasuna eta mendekotasunarekiko Arreta sariak Gizarte Gaiak, Familia, gazteria eta Kirolak sailak deituko ditu.

Hiru sariak emango dituzten epaimahaiak zazpi kidek osatuko dituzte- presidentea eta sei bozeramaile- sariari dagokion eremuko pertsona eta profesional adituek osatutakoa, eta Nafarroako Gobernua izango da, dagozkin sailak hala proposatuta, sarien epaimahaiak izendatuko dituena.





Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa