(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñean energia berriztagarriei buruzko goi mailako mintegi europar bat egingo dute apirilean astelehena, 2010.eko urtarrilak 11

Adituek Europar Batasuneko energia garbien balantzea egingo dute, 2020. urtera begira


Apirileko bigarren hamabostaldian, energia berriztagarriei buruzko goi mailako mintegi europar bat egingo dute Iruñean. Mintegia Nafarroako hiriburuan egingo dute, hain zuzen, Europar Batasuneko Lehendakaritza Espainiaren esku dagoelako. Alde horretatik, Nafarroako Gobernuak antolaketa lanetan lagundu du.

Mintegiaren izenburua hau da: “Energia berriztagarrien balantzea Europar Batasunean, 2020ean. Industria, teknologia eta finantzaketa arloko ondorioak”. Adituek Europar Batasuneko energia garbien balantzea egingo dute, datozen 10. urteei begira. Gai hauek landuko dituzte, besteak beste: industria premiak, behar den garapen teknologikoa, energia berriztagarriak garatzeko dauden oztopoak eta inbertsio beharrak.

Halaber, herrialdeei lagunduko diete energia berriztagarriak garatzeko plan nazionalak prestatzen, 2020rako. Alde horretatik, estatu kideek ekainaren 30a baino lehen eman behar diete dauzkaten helburuen berri Europako Batzordeari.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa