(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Museoan Ciga margolariaren “Erruletako konbinazioa” lana jarriko dute ikusgai, artistaren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrenean asteartea, 2010.eko urtarrilak 12

Erakusketa horrekin emango diete hasiera Kultura eta Turismo departamentuak urteurrena oroitzeko proposatutako jarduerei


Obraren irudia

Nafarroako Museoan Ciga margolariaren “Erruletako konbinazioa” lana jarriko dute ikusgai, artistaren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrenean. ( irudia handitu )

Bihar, asteazkena, urtarrilak 13, berrogeita hamar urte izango dira Javier Ciga margolari nafarra hil zela. Urteurren hori oroitzeko eta artistaren lana ezagutzera emateko, Kultura eta Turismo departamentuak hainbat jarduera antolatu ditu. Hala, Nafarroako Museoan hilero haren obra bat jarriko dute ikusgai, Baztango Museo Etnografikoan (Elizondon) erakusketa bat egingo dute, artistaren inguruko hitzaldi ziklo bat egingo dute eta haren obra guztiak digitalizatuko dituzte, besteak beste.

Hori esan du gaur goizean, prentsaurrekoan, Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramon Corpas Mauleonek. Prentsaurrekoan izan dira, baita ere, Kultura zuzendari nagusia, Pedro Luis Lozano Uriz, eta Ciga Fundazioko idazkaria, Pello Fernandez Oyaregui.

Dagoeneko jarri dute martxan “Hileko obra” erakusketa. Izan ere, aurten, margolari iruindarraren obra nabarmen bat jarriko dute ikusgai, hilero. Obra guztiek artistaren biografiari buruzko testu bat izango dute osagarri. Lan horiek Museoko hirugarren solairuan jarriko dituzte, 3.8 gelan; gela hori Cigarena da eta normalean bederatzi koadro egoten dira. Urtarrilerako “Erruletako konbinazioa” lana aukeratu dute (olioa mihisean, 100x184,5 cm).

Esan bezala, Ciga Fundazioak, Baztango Udalarekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, margolariaren zenbait lan jarriko ditu ikusgai Elizondon, Baztango Museo Etnografikoan. 

Aurten, gainera, Nafarroako Museoan dauden Cigaren obra guztien eta Ciga Fundazioaren funts osoaren argazki digitalak egingo dituzte; lan horien kopiak Nafarroako Museoaren Artista Nafarren Dokumentu Funtsean jasoko dituzte.

Departamentuak, gainera, artistari eta haren lan, eragin eta garai artistikoari buruzko hitzaldi ziklo bat antolatu du udaberrirako; hitzaldiak Nafarroako Museoan emango dituzte.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa