Ikusi egun honetako albiste gehiago
Sos Navarraren 112 telefonoak milioi deitik gora artatu zituen 2009. urtean
asteartea, 2010.eko urtarrilak 12
Emergentzia-egoerei erantzuteko, Nafarroako Emergentzia Agentziak 159.184 baliabide erabili zituen, 256 mila biztanleko
Nafarroako Emergentzia Agentziak (ANE) 2009. urtean 1.078.624 urgentziazko dei artatu zituen, eta horiei erantzuteko, 305.737 emergentzia-egoera kudeatu eta 159.184 baliabide (anbulantziak, airez bidezko bitartekoak, pertsonal sanitarioa, etab.) erabili zituen.
Babes Zibileko Zuzendaritza-Sos Navarraren 2009ko jarduera-balantzearen arabera, 112 telefonoan artatutako dei kopurua 100.000 deitan jaitsi da 2008. urtearen aldean, nahiz eta azken urteetako joeran mantendu, milioi eskakizunetik gora. Zehazki, aretoak 1.738 dei jaso zituen mila biztanleko.
Aipatu beharra dago SOS Navarrak kasu bat zabaltzen duela urgentzia deiaren bidez jasotzen duen emergentzia-egoera bakoitzeko, baina beti ez du giza baliabide eta baliabide teknikorik aktibatzen. Horrez gain, batzuetan kasu bakoitzak dei batzuk sortzen ditu.
Bestalde, kudeatutako kontuak arinki handitzen ari dira, 2007an 305.411 kasu eta 2008an 305.737 kasu, 492,82 mila biztanleko, 2005. urtean, ordea, 445,51 kasu. Kudeaketen %66,8, urgentzia medikoekin (181.010, 2005. urtean 145.279) edo farmaziekin (23.360, 2005. urtean 16.840) zerikusia zutenak ziren. Aipatzeko kontua, 2009. urtean basoetako suteen abisuak handitu egin ziren (2.444, 2008. urtean 1.955).
Mota aldetik, 37.686 kasu Foru Poliziari deribatu zitzaizkion eta 8.420 bestelako poliziei; 14.611 abisu babes zibileko kontuekin zerikusia zutenak izan ziren; 7.320 trafiko intzidentziarekin; 4.420 bide istripuekin, 347 laneko istripuekin eta 24 bestelako istripuekin; 1.980 hiriko suteekin; 1.365 ingurumenarekin; eta gainontzekoak alarma eta salbamendu aktibazioekin.
Mobilizatutako baliabideei dagokienez -256,6 mila biztanleko, azken bost urteetako joeran-, 33.238 ohiko anbulantzia eta 6.825 anbulantzia ZIU; 34.980 Foru Poliziaren ibilgailu; eta 13.628 suhiltzaileen ibilgailu. Aire bidezko baliabideak 565 aldiz aktibatu ziren. Horrez gain, SOS Navarrak 79.036 aldiz medikuak eta OLTak mobilizatu zituen eta 1.912 aldiz bestelako baliabideak: psikologoak, Gurutze Gorriko eta DYAko boluntarioak, Salbamenduko Txakurren taldea, hileta-furgoiak eta auzitegi-medikuak.
- Dokumentazioa:
- Actuaciones SOS Navarra 2005-2009