(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

3 milioi euroko inbertsioak onartu dira Nafarroako Erriberako udalerri batzuetako azpiegituretan asteazkena, 2010.eko urtarrilak 13

Foru Gobernuak 1,7 milioi emango ditu proiektu horiek finantzatzeko


Tokiko Administrazioko kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialday andreak, 2.965.714 euroko inbertsioak onartu ditu Nafarroako Erriberako udalerri batzuetako azpiegituretako. Obra horiek 2005-2008 eta 2009-2012 epealdietarako Tokiko Azpiegituren Planean bilduta daude. Helburua da Nafarroako udalerrien hobekuntza proiektuak burutzea. Era horretan, zonalde horrek Nafarroaren Gobernuaren 1.756.324 euroko laguntza jasoko du orotara.

Ondoren, alfabetikoki, udalerriak eta erakunde onuradunak zerrendatzen dira, dagozkien obra, emandako laguntza eta, parentesi artean, inbertsio osoaren zenbatekoarekin:

-BARILLAS: 28.871 € (41.245 €). Obrak ondokoak dira: udalerriko kultur etxearekiko espaloi eta galtzada perimetralak zolatzea. Zehazki, kultur etxeko ipar, ekialde eta hegoaldean espaloi perimetralak proiektatzen dira, gutxienez 1,75 m eta gehienez 2,25 metroko zabalerekin, etorkizunean txorkoak landatzeko aukera eskaintzen dutenak, zuhaIztien bidez, eta kanpoaldetiko muga aurrez fabrikatutako 25-15 cm-ko zintarria izango du, errigolarekin. Espaloien zoladura hormigoizko aurre zolarriaz eta irrist ez egiteko arbelezko baldosaz osatuta dago.

Halaber, inbertsioak ondokoa biltzen du: kanalizazio berriak espaloietako argiztapen zerbitzurako, entronke eta deribazio kutxatilekin, zerbitzuei jarraipena eskaintzen dietenak.

Bestalde, bi argi puntu instalatuko dira galbanizatutako 7 metroko habeetan, zonaldearen argiztapen berria eraberritutako udalerriko gainontzeko kaleetara egokituta.

-KORELLA: 546.288 € (896.315 €). Horniketa eta saneamendu sareak berritzeko ondokoetan: Nafarroa etorbidez, Fitero-Villasr etorbidea, Mola Generala eta Calvo Sotelo kaleetan. Aurrekontuak obraren exekuzioa eta zuzendaritza biltzen ditu.

-FUSTIÑANA: 120.322 € (183.406 €). Inbertsio horrekin horniketa eta saneamendu sareak berritu dira, eta udalerriko Vianako Printzea, Juan Ferrer eta Parcial San Antón kaleak zolatu dira. Sareetarako 160, 200 eta 250 diametroko PVC hoditeriak diseinatu dira, galtzadan zehar, kota aldetik, fekalak euri uren azpitik kudeatzeko. Fekalen hartuneak 160 mm diametroko hoditeriak egin dira eta euri-urena 200 mm diametroko PVC estoldak. Halaber, hartuneko hodien berrezartze partziala ere biltzen da.

Zoladurari dagokionez, espaloietarako harrizko lauzak proiektatu dira, eta galtzadan aukeratutako 30 cm-ko lurzoru gogorra, 20 cm-ko zagor artifiziala oinarrian eta 15 cm hormigoi.

Halaber, lurzoru gogorreko espaloi eta galtzada artean 16x16 Tudela motako zintarria jarri da. Azkenik, erdiko ubidea hormigoi gainean gorri koloreko 2 piezako lauzarekin exekutatu da.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa