(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak hitzarmen bat sinatu du zazpi udalekin ura aurrezteko eta ibaien egoera hobetzeko asteazkena, 2010.eko urtarrilak 13

Ekimen hori Sud´eau europar proiektuan bilduta dago, jarduerak finantzatzen dituena 100.000 eurorekin


Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak hitzarmenak sinatu ditu zazpi udalekin uraren kudeaketa iraunkorrerako ( irudia handitu )

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak, CRANAren bidez (Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroa), lankidetzako hitzarmenak sinatu ditu zazpi udalekin (Bera, Tafalla, Gares, Milagro, Aranguren, Buñuel eta Ribaforada), 2010. urtean uraren eta ibaien kudeaketa iraunkorrari buruzko jarduerak burutzeko. Ekimena Sud´eau europar proiektuan bilduta dago, jarduera horiek 100.000 eurorekin finantzatzen dituena.

Aipatutako hitzarmenak gaur goizean sinatu dira CRAMAren egoitzan eta bertan, ondokoek hartu dute parte: Andrés Eciolaza Carballo, Nafarroako Gobernuko Ingurumen eta Uraren zuzendaria eta CRANAko presidentea, eta udalerrietako alkateek. Halaber, Javier Asín ere bertan izan da, ingurumen baliabideen zentroko zuzendari nagusia.

Aipatu bezala, hitzarmenaren helburua da sinatu duten udalerriek praktika egokiak burutzea, udal instalazioetan ura aurrezteko eta ibaiak berreskuratzeko, era horretan, horien egoera hobetzeko. Helburua da, ekintza horiek erreferentzia bihurtzea bestelako udalerrietan burutu ahal izateko eta aurrerapena izatea Uraren Direktiba Markoaren aplikazioan, hori baita erkidegoko markoa ibaiak babesteko eta kudeatzeko.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa