(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uharteko Arte Garaikidearen Fundazioaren partzuergoa eratu da osteguna, 2010.eko urtarrilak 14

Nafarroako Gobernuko Museoen Zerbitzuetako zuzendaria den Carmen Valdes Sagës izendatu dute idazkari


Uharteko Arte Garaikidearen Zentroaren barrualdea.

Gaur goizean, Uharteko Arte Garaikidearen Zentroan, Fundazioaren partzuergo berriaren lehen bilera izan da, gaur eratutakoa eta bederatzi lagunek osatutakoa, horietako bat Uharteko Udalak izendatutakoa eta beste zortziak, Nafarroako Gobernuak izendatutakoak. Partzuergoak idazkari berria izendatu du, Nafarroako Gobernuaren Museoen Zerbitzuen zuzendaria, Carmen Valdés Sagües.

Partzuergo berria eratzearekin, zentro horren biziraupena bermatzen da eta pasa den abenduaren 16an sinatutako hitzarmena betetzen da, Kultura kontseilariaren, Juan Ramón Corpas, eta Uharteko alkatearen, Javier Basterra, artean sinatutakoa; halaber, Nafarroako Gobernuak 2007-2012 legealdian herritarrekin hartutako gizarte konpromisoetan bildutako ekintzetako bat ere betetzen da.

Halaber, Partzuergoak bere lehen bileran 2010. urterako aurrekontua eta programazioa onartu ditu. Aurrekontua 590.000 eurokoa da, eta Nafarroako Gobernuaren ekarpena ia %85ekoa da, besteak beste, babes edo alokairuetatik eratorritako bestelako ekarpenen gainontzeko diru-sarrerei dagokienez. 

Partzuergoak onartutako programazioaren arabera, 2010. urtean hiri erakusketa ireki izango dira: urtarriletik martxoaren hasiera arte, matxoaren amaieratik abuztuaren amaiera arte eta irailaren amaieratik abendura arte.

Horietako lehenengoan, jada abian, zentroan “Askatasuna, Berdintasuna eta Anaitasuna” erakusketa izango da, Nafarroako Gobernuak eta Kultura Oroitzapenen Estatuko Elkarteak antolatutakoa. Bigarren epealdian proposamen desberdinak erakustea aurreikusita dago, dantzaren mundurekin zerikusia dutenak, eta Kultura eta Turismo Departamentua- Vianako Printzea Erakundearen “Eszena” programarekin lotura izango du; eta, hirugarren epealdian, artista gazteen erakusketen inguruan izango da, artista nafarren presentzia handiarekin. Erakusketa horiez gain, jarduera desberdinak izango dira: zikloak, tailerrak, ikus-entzunezko erakusketak, kontzertuak eta ikuskizunak, urtean zehar garatuko direnak.

Era berean, Partzuergoak “Artisten Egoitza” programa onartu du, zentroko areto bat eskaintzen duena, doan, eskatzen duten artistentzat, era horretan, artista horiek euren sormen-proiektuak garatzeko espazioa izateko. Espazio horren lagapena hilabete bat eta bi artekoa izango da, aurkeztutako proiektuaren arabera.

Halaber, Partzuergoak, izaera tekniko eta administratiboko akordioak hartu ditu, besteak beste, 2009ko kontuen auditoria-eskaria berrestea, asistentzia teknikoa kontratatzea edo zentroko kudeatzailearentzako ahalordetze onarpena.

Partzuergoaren osaketa

Partzuergoko kideak ondokoak dira: Kulturako zuzendari nagusia, Pedro Luis Lozano Úriz; Museoen Zerbitzuen zuzendaria, Carmen Valdés Sagües; Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari-kudeatzailea, Ana Frías; Nafarroako Gobernuaren Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien ataleko nagusia, Javier Manzanos; Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoko zuzendaria, Camino Paredes; Carlos Cánovas argazkilaria; Pedro Salaberri margolaria, Moisés Pérez de Albéniz galerista eta Uharteko alkatea, Javier Basterra Basterra.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa