(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alba kontseilariak Fiteroko saihesbidea inauguratu du osteguna, 2010.eko urtarrilak 14

Bidegurutzearen ordez biribilgune bat jarri dute eta espaloiak, argiak eta seinaleak berritu dituzte


Fiteroko saihesbidea inauguratu dute

Fiteroko saihesbideko glorieta inauguratu dute. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak Fiteron NA-160 (Tutera-Fitero) eta NA-6900 (Cascante-Fitero) errepideen gurutzagunean egindako obrak inauguratu ditu. Zehazki, bidegurutzearen ordez biribilgune bat jarri dute, espaloiak eta argiak berritu dituzte eta seinale bertikal eta horizontalak jarri dituzte. Francisco Javier Yanguas Fiteroko alkatea ere izan da inaugurazio ekitaldian.

Ekitaldi horretan, kontseilariak nabarmendu du orain oinezkoak eta gidariak seguruago ibiliko direla, eta aurreratu du beste hiru jarduera egiteko prest daudela. Jarduera horiek Errepideen 3. Plan Zuzentzailean (2009-2016) jasota daude eta Nafarroako Gobernuak 8 milioi euro baino gehiago jarriko ditu aurrera eramateko. Hala, hainbat errepide zabaldu eta hobetuko dituzte: Fitero eta N-113 errepidearen artekoa, Cascante eta N-113 errepidearen artekoa, eta Fitero eta Valverderen artekoa, Errioxako lotuneraino.

Proiektuaren arduradunek esan bezala, helburua zen aipatu bidegurutzeko arriskua kentzea; izan ere, ez zen ondo ikusten eta bira egiteko leku gutxi zegoen (batik bat ibilgailu pisuentzat eta autobusentzat). Gainera, egindako obrei esker, bidegurutzera heltzen diren kaleetako zirkulazioa hobeto antolatu da eta herriak sarbide seguru eta erosoagoa dauka hegoaldetik. Proiektuaren aurrekontua 313.799 eurokoa zen. 


Obren deskribapena

Batetik, bidegurutzea kendu eta glorieta itxi bat jarri dute, ahalik eta zabalena: beheko erradioak 6 metro dauzka eta bira egiteko 7 metroko lerroa dago. Gurutzagune horretatik egunean 3.000 ibilgailu pasatzen dira, gutxi gorabehera. Eta bestetik, 2,50 metroko eraztuna daukan glorieta bat jarri dute, galtzada harriekin zolatua eta gainera igotzeko landa zintarriduna; zintarri horiek balio dute ibilgailuek bira egiterakoan gainera igotzeko.

Proiektua gauzatu ahal izateko, Udalak bidegurutzean zegoen eraikin huts bat bota behar izan du. Era horretan lortu du ikuspena hobetzeko nahikoa lur edukitzea. Halaber, lau metroko garaierako horma bat eraiki dute, beste lursail batekiko desoreka gainditzeko.

Orobat, elektrizitate, argindar eta telefonia hodiak lurperatu egin dituzte, eta espaloi batzuk berritu dituzte, biribilgunea lotzeko hara heltzen diren kaleekin. Bideen elkargunean, gainera, sei argi puntu berri jarri dituzte.

Azkenik, itxiturak berritu dituzte eta hartxintxar apaingarria, balizak eta seinale bertikal eta horizontalak jarri dituzte, bideari hiri itxura handiagoa emateko. Obrak Construcciones Erri-Berri enpresak egin ditu eta proiektua Berceo Ingenieros enpresak idatzi zuen.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa