(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak 0 eta 3 urte arteko haurrentzako Vianako zentro berria inauguratu du osteguna, 2010.eko urtarrilak 14

Nafarroako Gobernuak 1,3 euroko diru-laguntza jarri du zentroa eraikitzeko


Sanz presidenteak 0 eta 3 urte arteko haurrentzako Vianako zentro berria inauguratu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, 0 eta 3 urte arteko haurrentzako Vianako zentro berria inauguratu du gaur goizean. Ekitaldira bertaratu dira, baita ere, Nafarroako Parlamentuko presidentea, Elena Torres Miranda; Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras; eta Vianako alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Zentro berria herrigunearen hegoaldeko mugan daude, Ricardo Campano ikastetxe publikoaren ondoan; lehengo instalazioak herrigunean bertan zeuden. Zentroa eraikitzeko, Nafarroako Gobernuak 1,3 milioi euroko diru-laguntza eman dio Vianako Udalari: 609.195 euro 2008an eta 700.000 euro 2009an.


Vianako Eskola berriaren inaugurazioa. ( irudia handitu )

Eskolan lau gela dauzkate, bat urte bete arteko haurrentzat, beste bat urte bete eta bi urte arteko haurrentzat, eta bi bi urte eta hiru urte arteko haurrentzat. Dena den, eraikinean zortzi gela jar daitezke: bi urte bete arteko haurrentzat, beste bi urte bete eta bi urte arteko haurrentzat, eta lau bi eta hiru urte arteko haurrentzat.

Eraikinak solairu bakarra eta 1.261 metro koadro eraiki dauzka (horietatik 1.086 erabilgarriak). Gainera, 278 m²-ko jolastoki estalia eta 2.358 m²-ko jolastoki irekia dauzka.

Zehazki, zentroak espazio hauek dauzka: lau gela bikoitz, lau atseden gela, lau komun, erabilera anitzeko gela bat, jantokia, tailerra, zuzendaritza bulegoa, bilera gelak, kanpoko komuna, bi biltegi, sukaldea, garbitzeko eta lehortzeko gela, langileentzako komuna eta aldagela, langileentzako sukalondoa, aulkitxoen gela, jolastoki estalia, argi patioak (erabilerarik gabeak), eta hiru jolastoki ireki, adin tarte bakoitzeko haurrentzako bana (jolastoki horiek komunikatuta daude).

Vianako Haur Eskola berria eraikitzeko izapideak 2007an hasi zituzten; Udalak urte hartan agindu zuen eraikuntza proiektua egitea. Gero, 2009an, Hezkuntza departamentuak eta Udalak lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten, zentroa eraikitzeko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa