(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak proposamen turistiko berriak ezagutaraziko ditu Nazioarteko Turismo Azokan (FITUR) ostirala, 2010.eko urtarrilak 15

Standean pelikula bat eskainiko da 3Dn eta Iruñeko erraldoiak izango dira bertan bisitari berezi


Transcripción textual del video

Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleón jaunak, azalpenak eman dizkie elkarteei Nafarroako turismoa sustatzeko eta Turismoko zuzendari nagusiak, Carlos Erce Eguaras jaunak, Nafarroaren standa FITURen nolakoa izango den xehetasunez azaldu du, turismo eremuko feriarik garrantzitsuenetakoa.

FITUReko standa, Nafarroak bere 2010. urterako proposamenak jakinaraziko dituenekoa. ( irudia handitu )

Nafarroak bere aurtengo proposamen turistikoak ezagutaraziko ditu Nazioarteko Turismo Azokan (FITUR). Feria hori, urtarrilaren 20tik 24ra bitartean izango da Madrilgo IFEMA Feria Gunean. Sektore turistikoaren nazioarteko hitzordu hori “Nafarroak doan hartzen zaitu ” kanpaina bultzatzeko erabiliko da, 2010. urtean eskaintza berriak emango dituena.

Stand hori bisitatzen dutenek, edizio honetan, Nafarroan zeharko 3Dko bidaia egiteko aukera izango dute eta Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin zuzenean jarduteko aukera ere izango dute, Figura horiek izango baitira 150. urtemuga dela eta. Horrez gain, 1 Formulako auto bat gidatzeko sentsazioa izateko aukera izango dute Los Arcoseko zirkuitu berriko simulagailuarekin.

Nafarroako standa zinema-areto txiki bihurtuko da, eta bertan, 3Dko pelikula bat eskainiko da. Teknika horrekin, ikusleak Foru Erkidegoa irudi errealagoekin bisitatzeko aukera izango du, ikusizko gardentasun eta sakontasun handiagoarekin. Horretarako, betaurreko estereoskopikoak banatuko dira, beharrezkoak baitira pelikula ikusteko.

Bideo horrek, zazpi minutuko iraupena duenak, Erkidegoak eskainitako produktu turistiko nagusienen zeharko bisita proposatzen du, bereziki ondokoak biltzen dituena: Sanferminak, Santiagorako Bidea, Pirinioak eta Karlismoaren ibilbideak, Sorginkeria eta Ernest Hemingway idazleari eskainitakoa. Bideo hori ITP Producciones Audiovisuales nafar enpresari eskatu zaio egitea. Bideoa eskaintzeko standa espazio irekia da. Era horretan, bideoa aretoaren kanpoaldetik ere ikus daiteke eta horrela, feria bisitatzen dutenen interesa piztuko da. Etengabeko sesioak izango dira erakusketak irauten duen bost egunean zehar.


Kiliki

2010. urteko FITUReko Nafarroaren standean bi kiliki, zaldiko bat eta bi erraldoi izango dira. ( irudia handitu )

Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsari dagokionez, Juan Carlos I Feria Gunera, Europako erregeen bikotea, Joshemiguelerico eta Joshepamunda, bi kiliki eta zaldiko bat joango dira, musikari eta gaitero hirukote baten laguntzarekin, eta feriaren lehen bi egunetan jardungo dute, asteazkenean eta ostegunean, 13:00etan eta 16:30ean. Sanferminetako figurek FITUR bisitatzen duten lehen aldia izango da.

Bisitarien jakin mina piztuko duen beste gune bat Los Arcoseko zirkuitua izango da, eta bertan, edozein pertsonak kirol-auto bat pistan gidatzeko sentsazioa izan ahalko du, irteera egitea, biraketa gogorrak, galgatzeak bihurguneetan…hori guztia denbora onena lortzeko 4 kilometroko buelta batean. Irudiak, Los Arcoseko zirkuitua irudikatzen dutenak, 46´pantaila baten bidez jarraitzen dira, eta horren aurrean eseriko da pilotua. Simulagailua Simax Virt nafar enpresak sortu du.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa