(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2010. urtea hasi berria dela, Nafarroako Gobernuaren 400 zerbitzu baino gehiago daude eskura Interneten ostirala, 2010.eko urtarrilak 15

Erregistro Elektroniko Orokorrean sarrera kopuruak %228 egin du gora 2009an


Herritarrek 410 zerbitzu bideratu ditzakete Nafarroako Gobernuaren web ataria medio. Iazko urtearen hasieran 135 zerbitzu zeuden eskura, maiatzean 177, ekainean 300 eta abenduan 400.

Gauzak horrela, gero eta izapide elektroniko gehiago egin daitezke eta, gainera, estatistiken arabera, herritarrek gero eta gehiago erabiltzen dituzte Administrazioarekin harremanetan hartzeko. Izan ere, iaz, Erregistro Elektroniko Orokorreko sarrera kopuruak %228 egin zuen gora. Zehazki herritarrek 6.980 izapide egin zituzten on line; 2008an, berriz, 2.130 egin zituzten, eta 2007an 1.575. 

Azkena jarritako zerbitzu elektronikoak hauek dira, besteak beste: Nafarroa 2010 beken deialdiak; Nafarroako ikastegietan derrigorrezko hezkuntzaren ondoko bigarren mailako ikasketak egiten ari diren ikasle minusbaliatuentzako laguntzak; gazteentzako garraioko beherapenak; toki erakundeentzako diru-laguntzak, bizikletak errentan hartzeko sistema publikoak jartzeko; elikagai produktuak esportatzeko osasun ziurtagiria lortzeko eskaria; eta enplegu publikoko deialdiak. 

Gaur egun, foru erkidegoko Administrazioak 1.530 zerbitzu ematen ditu; horietatik 410 on line egin daitezke, www.navarra.es web orrian dagoen Zerbitzu Elektronikoen Katalogo berriaren bitartez. Alde horretatik, Nafarroako Gobernuak administrazio elektronikoari buruzko kanal tematiko bat jarri du atari horretan, zerbitzuak emateko modu berri hori ezagutzera emateko eta herritarrek erabil dezaten sustatzeko.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa