(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Azken hamarkadan Nafarroara heldutako atzerritarren bostena ekuadortarra da ostirala, 2010.eko urtarrilak 15

Nafarroako Gobernuaren Enfoques aldizkarian Ekuadorri buruzko azterlan monografiko bat argitaratu dute


Azken hamarkadan Nafarroara heldutako atzerritarren bostena ekuadortarra da. Hori, Nafarroako Gobernuaren Etorkinentzako Arreta Bulegoak argitaratzen duen Enfoques aldizkariaren zazpigarren zenbakiaren arabera (hil honetan argitaratu dute).

Azken zenbaki horretan Nafarroan bizi diren ekuadortarrei buruzko azterlan bat egin dute. Ekuadortarrena da, hain zuzen ere, Nafarroako atzerritar kolektiborik handiena, 2001. urtetik.

2009ko urtarrilaren 1ean 11.016 ekuadortar zeuden Nafarroan erroldatuta: Espainian daudenen %2,6 eta foru erkidegoan erroldatutako atzerritar guztien %15,7 (Nafarroan 70.149 atzerritar daude erroldan). Azken portzentaje hori estatuko batezbestekoa baino handiagoa da (%7,39) eta Murtziakoa bakarrik dauka gainetik (%19,9).

Hala ere, azken urteetan Nafarroan bizi diren ekuadortarren kopurua %3 eta %4 bitartean jaitsi da; 2005ean egon ziren ekuadortar gehien: 14.011 lagun, hain zuzen. Eta ekuadortar biztanleen kopuruak behera egin du, batik bat, hiru faktore hauen eraginez: batetik, Europar Batasunak sartzeko bisa eskatzen du 2003tik; bestetik, duela gutxi nor bere borondatez bueltatzeko aukera eman zuen Gobernuak; eta azkenik, nazionalitate espainiarra eskuratzeko aukera ere badago.

Adinari dagokionez, ekuadortarren %90ak 45 urte baino gutxiago ditu. Hala, mendetasun indizea (15 urtetik beherako eta 65 urtetik gorako biztanleen proportzioa, 15 eta 64 urte arteko biztanleen aldean) batezbestekoaren erdia da. Foru erkidegoan, oro har, erlazio hori 49,5ekoa da; biztanle ekuadortarrena, berriz, 24,8koa. 

Lan arloari dagokionez, Enfoques aldizkarian Gizarte Segurantzako datuak aipatu dituzte. Datu horien arabera, Nafarroan Gizarte Segurantzan izena emandako atzerritarren %16 ekuadortarra da. Etxeko langileen erregimenean, adibidez, atzerritarren bostena ekuadortarra da (gehienak emakumeak dira). 

Ekuador Hego Amerikako herrialde andetar txikiena. Kolonbia, Peru eta ozeano Barea ditu mugakide. Ekuadorreko hiriburua Quito da, eta hiri handiena Santiago de Guayaquil (lau milioi biztanle ditu). Guztira, Ekuadorreko biztanleria 14,1 milioikoa da, gutxi gorabehera; eta horietatik bost milioi ekuadortar inguru atzerrian bizi dira Ekuadorren 24 probintzia daude, lau eskualde naturaletan banatuta: Amazonia, Kostaldea, Mendia eta Uhartea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa