(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NEBZEko mintegian estalki jangarriak egiten dituen oinarri teknologikoko enpresa berritzaile bat hartu dute: Proinec ostirala, 2010.eko urtarrilak 15

Proinec enpresak elikagaiei itsasteko estalki likidoak ikertzen eta egiten ditu; estalki horiek elikagaiak babesten dituzte eta ezaugarri berriak ematen dizkiete


Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarreko (NEBZEko) Enpresen Mintegiak Proinec enpresa hartu zuen joan den abenduan. Proinec oinarri teknologikoko enpresa berritzaileak (OTEB) estalki jangarriak egiten ditu. Proiektu berri horren helburuak dira, batetik, estalki jangarriak ikertzea, garatzea, egitea eta merkaturatzea; eta bestetik, nekazaritza elikagaien alorreko enpresei estalki horiek haien produktuetan erabiltzen laguntzea. Espainian lehen aldia da enpresa batek I+G prozesuak ez ezik bezeroen premien araberako ekoizpena ere lantzen duela.

Proinec erakundearen sustatzailea Javier Oses da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kimikako doktorea. Proiektuaren sorburua Javier Osesen doktorego tesia da. Izan ere, tesi horretan aztertu zuen elikagaiei geruza jangarriak nola jarri, kontsumitzaileek gero eta produktu osasungarriagok, seguruagoak eta hobeak nahi dituztelako.

Javier Osesek azaldu duenaren arabera, “Estalki horiek material jangarri garden eta gustugabez egindako geruza jarraitu eta finak. Estalkia likido moduan jartzen zaie gainean elikagaiei, kanpo erasoetatik babesteko, propietateak ez galtzeko, gehiago irauteko eta zenbait ezaugarri indartzeko. Osesek zazpi kide dauzka proiektuan, horien artean Lleidako Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate publikoko lau irakasle; unibertsitate horiek erreferenteak dira estalki jangarrien ikerketan.

Osesek dio estalki likido horiek mikrobioak agertzea eragozten dutela eta, beraz, elikagaiak hobeto kontserbatzen direla, osagarri kimikorik gabe (kontserbagarri artifizialik gabe, adibidez). Estalkiak egiteko gai naturalak erabiltzen dituzte, eta erabil daitezke fruta, barazki, fruitu lehor, haragi, arrain, esnekietan, pastel eta ogiarekin, baita aurrez prestatutako jakietan ere.

Esaterako, fruitu lehorrek, estalki jangarriarekin babestuz gero, ez dira umeltzen eta, beraz, dauzkaten propietateei eusten diete; gainera, behin ontzia ireki eta gero ere babestuta jarraitzen dute. Halaber, estalkiari esker, fruta eta barazki oso, zuritu eta zatituek gehiago irauten dute, ez direlako hezetzen eta oxidatzen eta, horrela, gainera, ez dutelako kolorea galtzen.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa