(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Haitiko lurrikarak eragindako kalteak konpontzen laguntzeko 30.000 euroko diru-laguntza bideratzea onartu du astelehena, 2010.eko urtarrilak 18

Presako ekarpen hori Bakerako Lankidetza Batzarra GGKEa medio egingo dute


Transcripción textual del video

Ante la grave situación en que se encuentra la población de Haití, a consecuencia del terremoto que arrasó el pasado martes la capital, Puerto Príncipe, el Gobierno de Navarra expresa su solidaridad y compromiso de apoyo con el pueblo de Haití, y anima a todo el pueblo navarro, que reiteradamente da ejemplo de solidaridad hacia los más necesitados, a colaborar activamente con aportaciones económicas, a través de los cauces establecidos, para solucionar en la medida de lo posible los problemas humanitarios más graves y urgentes producidos por esta catástrofe.
Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du 30.000 euroko presako diru-laguntza bideratzea, joan den astean Haitin izandako lurrikarak sortutako kalteak konpontzen laguntzeko.


Erabakiak honako hau dio: “Joan den astean Port-au-Prince suntsitu zuen lurrikara dela eta haitiarrak egoera larrian daude. Horregatik, Nafarroako Gobernuak bat egin du Haitirekin eta nafarrak animatu ditu ekarpen ekonomikoak egitea, jarritako bideak erabiliz, hondamendi hark eragindako giza arazo larri eta presakoenak ahal den neurrian konpontzeko".

Foru Gobernuak, hondamendiaren berri izan bezain laster, 30.000 euroko presako laguntza eman zuen, arazo larrienak konpontzeko. Laguntza hori Bakerako Lankidetza Batzarra (BLB) GGKEaren bitartez ari dira bideratzeko. Erakunde hori tokiko bazkide batekin aritzen da elkarlanean Haitin, CROSErekin (Haiti Hego-ekialdeko Erakundeen Eskualde Koordinakundearekin), hain zuzen. Izan ere, Nafarroako Gobernuak koordinakunde horrekin egiten du lan usu. Gainera, erabakian adierazi dute Nafarroako Larrialdi Agentziari aukera eman diotela lurrikarak gehien kaltetutako haitiarrei arreta emateko bitartekoak jartzeko, Estatuko Garapenerako Lankidetzarako Agentziarekin elkarlanean. Halaber, Haitin lan egiten duten lankide boluntarioei arreta zuzena emateko bideak jarriko dituzte.

Gobernuak BLBarekin lan egitea erabaki du azken bi urteetan erakunde horrekin bakarrik aritu delako elkarlanean Haitin. Hala, bermatuko dute hondamendia gertatu den lekuan egoki lan egitea. 2008an, BLB eta Haitiko tokiko bazkidea Mabriolen (Belle-Anse udalerrian) aritu ziren elkarlanean, elikagai burujabetzarako eta ingurua babesteko proiektuan, 99.371 euroko aurrekontuarekin. Orobat, 2009an Belle Anse Komunan egin zuten lan, Baie d'Orange atalean (1.100 familia daude), 151.629 euroko aurrekontuarekin: nekazaritzako, baratzezaintzako eta abeltzaintzako jakintzak eta baldintzak hobetzen; ingurunea babesten; eta antolatutako gizarte zibila indartzen.

2009an 50.000 euro, presako laguntzetarako

Nafarroako Gobernuak 2009. urtearen hasieran 30.000 euro jarri zituen Palestinako lurraldeetarako, Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia (UNRWA) medio; eta udazkenean 20.000 euro, Indiako uholdeek eragindako kalteak konpontzen laguntzeko, Vicente Ferrer Fundazioa medio.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa