(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren 2009. urteko Krisiaren Aurkako Planak 797,8 milioiko inbertsioa izan du eta 12.088 lanpostu sortu dira astelehena, 2010.eko urtarrilak 18

Neurri horiek, gainera 466,8 milioi bildu dituzte likidezian eta kontsumoa 250 milioi euroan handitu dute


Industrialdea

2009. urtean Krisiaren Aurkako Planak 797,8 milioi euroko inbertsioa izan du eta 12.088 lanpostu sortu ditu.

Nafarroako Gobernuak krisiaren aurka hartutako neurriak, PSNrekin, enpresari eta sindikatuen ordezkariekin elkarlanean, emaitza zenbagarriak ematen hasi dira 2009an. Urte horretan zehar, BPGarekiko neurri horien eraginek 797.802.119 euro sortu dituzte eta kontsumoa 250.462.528 euroan handitu dute; horrez gain, 12.088 lanpostu sortu eta enpresei 466.860.283 euroko likidezia eragin diete.

Horrela adierazi du Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Sailak egindako txostenak, 2009ko ekitaldian krisiaren aurka hartutako neurrien eraginkortasuna aztertzen duena eta gaur Nafarroako Gobernuari aurkeztu diona bigarren presidenteordea eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria den Álvaro Miranda Simavilla jaunak.
Nafarroako Gobernuaren Krisiaren Aurkako Planak 43 neurri biltzen ditu, horietako 5 familientzat, 21 enpresei laguntzeko, 4 enplegua sortzeko, 10 etxebizitza hobetzeko eta 3 Administrazioan eragiten dutenak. Horiez gain, inbertsioak, eta horiek enpleguan duten eragin positiboa, 2012 Nafarroa Planeko neurrien artean bildutakoak.

Familia

Epigrafe horrek Plan Renove Hogar jasotzen du, 2009an 45.354 gailuren salmenta lortu duena, 3,2 milioi euroko laguntzak eman eta 16,6 milioi euroko salmentak eragin dituena. Plan Renove Auto Navarra ere titulu horretan da. Horretarako, 7 milioi euroko laguntzak eman dira, eta bertatik 7.918 auto saldu dira, 126 milioi euroan.

Halaber, familiek aldeko 5 zerga neurri izan dituzte, eta ondoren onurak aipatuko ditugu. PFEZn 440 euroko murrizketa progresiboa aplikatzeak, 72 milioi euroko injekzioa eragin zuen herritarrentzat pasa den errenta kanpainan; era berean, PFEZren tarifaren deflaktazioak 5,9 milioi euroko injekzioa eragin zuen zergadun nafarren erosteko ahalmena mantentzeko; Ondarearen gaineko Zerga kentzeak 70 milioi euroko onura eragin zuen.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
100118_Resultados_Plan_Anticrisis_vINFORME.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa