(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Komunikazioaren arloko 21 profesionalek SITNA lanerako erabiltzen ikasteko tailer batean parte hartu dute astelehena, 2010.eko urtarrilak 18

Komunikazioko eta Modernizazio eta Administrazio Elektronikoko zuzendari nagusiek esan dute tresna hori fidagarria dela


Joaquin Ortigosa etaJose Luis Menendez, tailerraren aurkezpenean

SITNAri buruzko ikastaroan 21 kazetarik parte hartu dute. ( irudia handitu )

Komunikazio arloko 21 profesionalek tailer batean parte hartu dute, Nafarroako Jauregiko prentsa aretoan, Nafarroako Lurralde Informazioko Sistemak (SITNAk) dauzkan tresnak erabiltzen ikasteko. SITNA foru erkidegoko lurraldeari buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzu bat da eta Nafarroako Geoatariaren web orrian dago eskura.

Tailerraren helburua zen hedabideetako profesionalei erakustea (batik bat idatzizko prentsako, hedabide digitaletako eta telebista kateetako profesionalei) SITNA plataforma informatikoa eguneroko lanean erabiltzen, adibidez: kaleak, hitzak, errepideak eta toponimoak aurkitzeko; irudiak eta lokalizazio mapak lortzeko; hiru dimentsioko ibilbideak sortzeko; eta kirol, turismo eta nekazaritza instalazioen datu geoerreferentziatuak aurkitzeko.

Gainera, tailerrean ezagutzera eman dituzte Geoatarian jarritako bitartekoak eta egindako hobekuntzak, SITNAko mapak beste web batzuetan ikusteko aukera, adibidez.

Komunikazioko Profesionalen 2. Jardunaldiaren aurkezpena (lehen prestakuntza tailerra 2005eko apirilean egin zuten) Komunikazioko eta Modernizazio eta Administrazio Elektronikoko zuzendari nagusiek, Joaquin Ortigosa Oconek eta Jose Luis Menendez Rodriguezek, egin dute. Komunikazioko zuzendari nagusiak nabarmendu du SITNAk, beste zerbitzu batzuk ez bezala, Nafarroako lurraldeari buruzko informazio fidagarria ematen duela, “kazetaritza herrikoia” delakoaren esku-hartzerik gabekoa. Alde horretatik, Menendezek azaldu du tresna publikoa dela eta informazioa sortzen duten arduradun berberek jartzen dutela sarean. “Ona den guztia erabili egiten da, eta SITNA ona dela uste dut”, esan du. 

Tailerra eman dute Andres Valentin Gonzalezek, SITNAko koordinatzaileak, eta Pablo Echamendi Lorentek, Trabajos Catastrales de Navarra (Tracasa) enpresa publikokoak. Tailerrera erakunde hauetako kazetari eta grafistak bertaratu dira: Diario de Navarra, Diario de Noticias, ETB, Periodico Sin Fronteras de Navarra, Diariocritico.com, Nexo Comunicacion eta RBK (komunikazio eta diseinu enpresak), Navarra de Servicios SA (enpresa publikoa) eta Nafarroako Kazetarien Elkartea.

SITNA 2000. urtean jarri zuen martxan Nafarroako Gobernuak, eta kontsulta publikorako zerbitzua da, unibertsala eta doakoa. 2009an 30 milioi informazio eskaria jaso zituzten, aurreko urtean baino %44,1 gehiago. Nafarroako Gobernuaren asmoa da zerbitzua ahalik eta gehien zabaltzea. Horretarako, tresna talde espezifikoei ezagutzera emateko lan egiten du etengabe. Kazetariei, adibidez, lurralde informazioa erabiltzen dute maiz edukiak sortzeko. Gainera, kazetarien lanak balio du herritarrei zerbitzuaren berri emateko eta zer abantaila dauzkan azaltzeko.

Dokumentazioa:
SITNA: herramienta de trabajo para profesionales de la comunicación

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa