(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iruñean buruko gaixotasunak dituen jendearentzako egoitza-etxea jarriko dute asteartea, 2010.eko urtarrilak 19

Egoitza Aita Adoain kalean egingo dute eta obrak ekainean hasiko dituzte; eraikinean 28 laguni ostatu emateko eta 25 lagun egunez hartzeko lekua egongo da


Transcripción textual del video

Gaur aurkeztu dute buruko gaixotasun larriak dituen jendearen errehabilitazio psikosozialerako egoitza-etxea. Aurkezpena egin dute Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok, eta Iruñeko alkateak, Yolanda Barcina Angulok. Egoitzan 28 laguni ostatu emateko eta egunez 25 lagun hartzeko lekua egongo da.

Errehabilitazio psikosozialerako zentroaren helburua da buruko gaixotasunak dituztenek ahalik eta autonomia pertsonal eta sozial handiena lortzea eta gizartean ahal bezainbeste integratzea. Horrez gain, egoitzak oinarrizko ostatu eta mantenu premiei emango die arreta, gaixoak baztertuta gera ez daitezen.

Egoitza Iruñeko Aita Adoain kalean eraikiko dute, 6. eremuko 2101 errotazio lursailean. Lursailak 2.603,03 metro koadro dauzka eta eraikinak 3.292,67 metro koadroko azalera izango du; azalera horretatik 2.829 metro koadro erabilgarriak izango dira. Bi sarrera bereiz izango ditu: bata errehabilitazio psikosozialerako zentroan sartzeko eta bestea egoitzara sartzeko. Logela guztiak banakoak izango dira, bainugeladunak.

Buruko gaixotasunak dituen jendearentzako zentroa

Iruñean buruko gaixotasunak dituen jendea hartzeko egingo duten egoitza-etxearen irudia.

Gaur aurkeztu dute buruko gaixotasun larriak dituen jendearen errehabilitazio psikosozialerako egoitza-etxea. Aurkezpena egin dute Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok, eta Iruñeko alkateak, Yolanda Barcina Angulok. Egoitzan 28 laguni ostatu emateko eta egunez 25 lagun hartzeko lekua egongo da.

Errehabilitazio psikosozialerako zentroaren helburua da buruko gaixotasunak dituztenek ahalik eta autonomia pertsonal eta sozial handiena lortzea eta gizartean ahal bezainbeste integratzea. Horrez gain, egoitzak oinarrizko ostatu eta mantenu premiei emango die arreta, gaixoak baztertuta gera ez daitezen.

Egoitza Iruñeko Aita Adoain kalean eraikiko dute, 6. eremuko 2101 errotazio lursailean. Lursailak 2.603,03 metro koadro dauzka eta eraikinak 3.292,67 metro koadroko azalera izango du; azalera horretatik 2.829 metro koadro erabilgarriak izango dira. Bi sarrera bereiz izango ditu: bata errehabilitazio psikosozialerako zentroan sartzeko eta bestea egoitzara sartzeko. Logela guztiak banakoak izango dira, bainugeladunak.

Obrak 2010eko ekainaren 1ean hasiko dituzte eta egoitza eraikitzeko eta ekipamendua jartzeko 21 hilabete izango dituzte. Obrak egiteko aurrekontua 4.538.536,35 eurokoa da (BEZ barne) eta ekipamendua jartzeko aurrekontua 510.000 eurokoa.

Eraikinak izango ditu sotoa, behe solairua eta beste bi solairu. Sotoan jarriko dituzte jangela, lasaitzeko gela, sukaldea, garbitokia, mantentze-lanen eta instalazioen eremua eta aparkalekua.

Beheko solairuan egongo dira harrera eta administrazio eremua, eguneko zentroa, teknikarientzako zortzi bulego eta lau gela.

Lehen solairuan jarriko dituzte hamalau logela, egongela, erabilera askoko areto bat eta teknikarientzako bi bulego. Bigarren solairuan beste hamalau gela jarriko dituzte, baita egongela eta jantokia ere.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa