(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euroscola lehiaketaren 16. edizioan izena emateko epea ireki dute asteartea, 2010.eko urtarrilak 19

Jolasa pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren aurkako borrokari buruzkoa da eta 15 eta 18 urte arteko ikasleek har dezakete parte


Euroscola lehiaketaren logotipoa

Euroscola lehiaketaren 16. edizioan izena emateko epea ireki dute.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi du ireki dutela Euroscola lehiaketaren 16. edizioan izena emateko epea. Ikastetxeek martxoaren 1a arte eman dezakete izena, www.euro-scola.com web orrian. Partaideek hamar ikaslez eta irakasle batez osatutako taldeak egin behar dituzte.

Jolasa Europako Parlamentuak Espainian duen bulegoak antolatzen du, Europako Batzordeko Espainiako ordezkariekin elkarlanean. Parte har dezakete estatuan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBHko), Batxilergoa edo maila ertaineko Lanbide Heziketako zikloak egiten ari diren 15 eta 18 urte arteko ikasleek. 

2010. urtea pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren kontrako borrokaren urtea denez, aurtengo edizioaren helburua da gazteak gai horretan kontzientziatzea, arrazoiak aztertzea eta kolektibo horrenganako solidaritatea sustatzea. Asmoa da ikasleek gaiaren gainean hausnartzea eta eztabaidatzea, eta egoera horretan dauden gazteak ezagutzea. 

Lehiaketa jolas interaktibo baten bitartez egingo da, Interneten, bi fasetan. Lehendabizi, otsailaren 15a eta martxoaren 25a bitartean, partaideek mahai gainean jarritako gaiak eztabaidatuko dituzte ikasgelan eta materiala sortuko dute; material hori beste talde batzuk balioetsiko dute. Gero, apirilaren 6a eta 18a bitartean, aurreneko fasean ikasitakoa errepasatu eta ebaluatuko dute, azken proba gisa. 

Irabazleek, sari gisa, Europako Parlamentuaren Euroscola Programan parte hartuko dute. Programa hori 2010-2011 ikasturtean egingo da, seguru asko, Estrasburgon. Horrez gain, bidaiaren gastu batzuk ordaintzeko diru-laguntza jasoko dute. Autonomia erkidego bakoitzeko finalista bana egongo da, eta hamar talde onenak izango dira irabazleak (autonomia erkidego desberdinetakoak). 

Antolatzaileek diote komeni dela partaideek ingelesez jakitea, irabazleak Europako Parlamentuko batzordeen bileretan integratuko direlako eta bilera horietan batzordekideek ingelesez edo frantsesez egiten dutelako, interpreterik gabe. Aurreneko fasean partaideek gaztelania edo ingelesa aukeratu dezakete.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa