(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Bikaintasun Sariaren beste edizio baterako deialdia egin dute, enpresetan kalitatea sustatzeko asteazkena, 2010.eko urtarrilak 20

Hautagaitzak martxoaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira eta aintzatespenak eta sariak azaroaren 8an emango dituzte


Transcripción textual del video

Nafarroako Bikaintasun Sariaren 10. edizioaren aurkezpena egin dute Nafarroako Gobernuko Enpresa arloko zuzendari nagusiak, Begoña Urien Angulok, eta Nafarroako Bikaintasunaren Fundazioko bi ordezkarik, Xabier Troyasek eta Iñaki Aranak, hain zuzen. Sariaren bitartez arlo horretan gehien ahalegindu diren erakundeen lana aintzatesten dute.

Aurtengo deialdian sari hauek emango dituzte: Bikaintasuna lortzeko Konpromisoaren Diploma, Nafarroako 300+ Bikaintasun Diploma, Europako 400+ eta 500+ Bikaintasun Zigiluak eta 2010eko Nafarroako Bikaintasun Saria. Azken sari hori emateko, 400+ eta 500+ zigiluak lortu dituzten hautagai finalistak hiru multzotan sailkatuko dituzte: enpresa handiak, enpresa txiki eta ertainak, eta irabazi asmorik gabeko erakunde publiko eta pribatuak. Epaimahaiak Nafarroako Bikaintasun Sari bana emango die multzo bakoitzean puntu gehien lortu dituzten erakundeei.

Nafarroako Bikaintasunaren Saria

Begoña Urien, Nafarroako Bikaintasunaren Fundazioko ordezkariekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Bikaintasun Sariaren 2010eko edizioaren aurkezpena egin dute Nafarroako Gobernuko Enpresa arloko zuzendari nagusiak, Begoña Urien Angulok, eta Nafarroako Bikaintasunaren Fundazioko bi ordezkarik, Xabier Troyasek eta Iñaki Aranak, hain zuzen. Sariaren bitartez arlo horretan gehien ahalegindu diren erakundeen lana aintzatesten dute.

Aurtengo deialdian sari hauek emango dituzte: Bikaintasuna lortzeko Konpromisoaren Diploma, Nafarroako 300+ Bikaintasun Diploma, Europako 400+ eta 500+ Bikaintasun Zigiluak eta 2010eko Nafarroako Bikaintasun Saria.

Azken sari hori emateko, 400+ eta 500+ zigiluak lortu dituzten hautagai finalistak hiru multzotan sailkatuko dituzte: enpresa handiak, enpresa txiki eta ertainak, eta irabazi asmorik gabeko erakunde publiko eta pribatuak. Epaimahaiak Nafarroako Bikaintasun Sari bana emango die multzo bakoitzean puntu gehien lortu dituzten erakundeei.

Aurkezpenean, Enpresa zuzendari nagusiak nabarmendu du Nafarroako Gobernuak enpresetan kalitatea sustatzeko politika bat daukala “erakundeak eta enpresak bikain gestionatzea erabakigarria delako lehiatzeko gaitasuna handitzeko eta, baita ere, ekonomia eta foru erkidegoa hobetzeko". Halaber, industria sektoreari deia egin dio “mugimendu horretan gehiago parte har dezan, jakinda gestio oinarri bikainak dauzkatela, oro har, eta oinarri horiei esker iraun dutela hainbeste eta gainditu dituztela zailtasunak". Partaidetza sustatzeko Nafarroako Kalitatearen Fundazioaren babesa izango dutela azaldu du zuzendariak.

Deialdian parte hartzeko, enpresa eta erakundeek Nafarroan lan egin behar dute, gehienbat (izaera juridikoarekin edo gabe), eta autonomia estrategiko nahikoa eduki behar dute EFQM bikaintasun eredua ezartzeko. Hautagaiak egokiak diren ala ez Batzorde Teknikoak egiaztatuko du. 

Hautagaiek “EFQM aintzatespenetarako hautagaitza” inprimakia bete eta Nafarroako Bikaintasunaren Fundaziora bidali behar dute, posta elektronikoz, faxez edo posta arruntez, 2010eko martxoaren 10a baino lehen. Dokumentu hori Fundazioaren web orrian eskuratu daiteke: www.qnavarra.com. Web gune horretan daude, halaber, sari eta aintzatespen hauetarako txostenak idazteko jarraibideak: Bikaintasuna lortzeko Konpromisoaren Diploma, Nafarroako 300+ Bikaintasun Diploma eta Europako 400+ eta 500+ Bikaintasun Zigiluak. Txostenaren sei kopia aurkeztu behar dira paperean, eta artxibo bat PDF formatuan, 2010eko ekainaren 21a baino lehen. 

Erakunde finalistei Nafarroako Bikaintasunaren Fundazioak diziplina anitzeko ebaluatzaile talde bana proposatuko die, ebaluazioa egin dezan. Hautagaiak taldea onartu ondoren, taldeko kideek txostena ebaluatuko dute, bakoitzak bere aldetik, taldeko aitzindariak egindako plangintzaren arabera. Ebaluatzaile taldeek 2010eko irailean eta urrian egingo dituzte bisitak, txostenak ebaluatzeko. Ebaluatzaile taldeko aitzindariak azken ebaluazio txostena Nafarroako Bikaintasunaren Fundaziora bidali behar du eta, hala badagokio, Gestio Bikaintasunaren Elkarteari, 2010eko urriaren 18a baino lehen. Sariaren epaimahaia 2010eko urriaren 26an bilduko da, 2010eko Nafarroako Bikaintasun Sariak nori eman erabakitzeko. Gero, Nafarroako Kalitatearen Egunean, hau da, azaroaren 8an, ekitaldi publiko bat egingo dute sariak entregatzeko.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa