(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2009an, 59 herritako ehun biztanlek jaso zituzten Interneten satelite bidez ibiltzeko laguntzak asteazkena, 2010.eko urtarrilak 20

Gobernuak guztira 53.000 euro banatu zituen, herritarrek informazioaren gizartearekin zerikusia duten zerbitzuak jasotzen dituztela bermatzeko


Nafarroako Gobernuak, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren bitartez, 53.000 euro banatu zituen 2009an, Interneten satelite bidez ibiltzeko, banda zabalarekin. Laguntza hori foru erkidegoko 59 herritako 98 biztanlek jaso zuten.

Diru-laguntza horien helburua da herritarrek informazioaren gizarteko zerbitzuak jasotzen dituztela bermatzea, erkidegoko biztanle guztiek aukera berberak izan ditzaten.

Iaz Interneterako banda zabaleko konexioa lagundu zen diruz, satelite bidez bakarrik konektatu daitezkeen eremuetan. Etxebizitzako konexio bana lagundu da diruz eta onuradunek libre aukeratu dute konpainia, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren lankidetza hitzarmena sinatu dutenen artean.

Diru-laguntzak kontratatutako banda zabaleraren arabera eman dituzte; hona hemen gehienezko zenbatekoak: 500 euro (BEZ barne), MB bateko banda zabalera kontratatuz gero; eta 600 euro (BEZ barne), 2 MBeko banda zabalera kontratatuz gero. Halaber, 2008an satelite bidezko konexioa egiteko diru-laguntzak jaso eta zerbitzuari gutxienez urtebetean eutsi diotenei (alta emandako egunetik kontatzen hasita), 500 euroko diru-laguntza eskaini zaie (BEZ barne), 2009an. Zenbateko horiek telefono konpainiari aurrena egindako ordainketetatik kendu dizkiete onuradunei, gehienezko zenbatekora heldu arte. Ordainketak izan zitezkeen honako hauek: konexioaren altako kuota, instalazio kuota, ekipamendua instalatzeko eta errentan hartzeko gastuak eta hileko kuota.

Diru-laguntzak jasotzen dituztenek gutxienez urtebetean egon behar dute altan, diru-laguntza jasotako egunetik kontatzen hasita.

Dokumentazioa:
Número de beneficiarios por localidades

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa