(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoak eta Diseinuko aparteko sarien deialdia zabaldu da asteazkena, 2010.eko urtarrilak 20

2008-2009 ikasturtean euren ikasketak amaitu dituzten prestakuntza zikloetako ikasleek izango dute sari horiek lortzeko aukera


Nafarroako Gobernuak Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoak eta Diseinuko aparteko sariak deitu ditu, pasa den 2008-2009 ikasturtean euren ikasketak amaitu dituzten prestakuntza zikloetako ikasleei zuzendutakoak. Sari bat emango da LHko goi-mailako zikloetako lanbide talde bakoitzeko, sari bat Arte Plastikoak eta Diseinua irakaskuntzan eta sei sari LHko erdi-mailako zikloetan. 

Deialdiaren testuak bildu bezala, saridunek diploma eta 400 euroko saria jasoko dute erdi-mailako ikasketetarako eta 600 euroko saria goi-mailakoetarako. Orotara, Nafarroako Gobernuak 14.000 euro emango ditu saritan.

Sari horiek jasotzeko aukera izateko, ikasleek euren Lanbide Heziketako edo Arte Plastikoak eta Diseinuko ikasketak 2008-2009 ikasturtean amaitu behar izan dituzte, Foru Erkidegoko edozein zentrotan, publikoak edo pribatuak, eta era berean, azken emaitzatzat, 8 puntu edo gehiago lortu izana erdi-mailan eta 8,5 puntu goi-mailan.

Interesatutakoek otsailaren 6 arteko epea dute eskatutako dokumentazioa aurkezteko (NANren fotokopia, inskripzio-orria eta egiaztagiri akademikoa) Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Nagusian edo 30/1992 Legeak, Administrazio Publikoen Araubideari buruzko, bildutako bestelako edozein egoitzatan. Eskaerak Lanbide Heziketako Zerbitzuko zuzendariari zuzendu beharko zaizkio.

Sariak prestakuntza zikloetan azken emaitza onena lortu duten parte hartzaileei emango zaizkie. Berdinketa bada, beste alderdi batzuk hartuko dira kontuan, besteak beste, hizkuntza-ikasketak, atzerrian egindako prestakuntza-egonaldiak, titulazioarekiko lan esperientzia eta egindako ikasketekiko prestakuntza berezia.

Horretarako, eskatzaileek, eskatutako dokumentazioarekin batera, euren eredu europarreko “curriculum vitae” aurkeztu dezakete, eta bertan, lortutako bestelako sariak eta bekak, eta bestelako merituak bildu ditzakete, dagokion dokumentazioarekin batera.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa