(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Punto de Vista” Nafarroako Zine Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren seigarren edizioko programazioa eta berrikuntzak aurkeztu dira

asteazkena, 2010.eko urtarrilak 20

Otsailaren 5 eta 13 bitartean izango da, eta Civivox Condestable izango da egoitza nagusia


“Punto de Vista” jaialdiaren seigarren edizioaren irudia

“Punto de Vista” Nafarroako Zine Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiaren seigarren edizioak berrikuntza garrantzitsuak biltzen ditu: urtarriletik, jaialdia INAAC Fundazioaren esku dago, Nafarroako Ikus-Entzunezko Arteetako eta Zinematografiako Institutua, eta hori izan da hemendik aurrera antolaketaz arduratuko dena. Horrez gain, jaialdiko zuzendari artistikoa ere aldatu egin da, aurretiazko bost edizioetan Carlos Muguiro izan zen, eta orain Josetxo Cerdán.

Halaber, aurten Iruñeko Udala lehen aldiz lankidetzan arituko da jaialdian, Civivox Condestable eraikineko instalazioak utzita egoitza nagusitzat; horiekin batera, jada ohikoak diren Golem Yamaguchi eta Saide Carlos III zinemak izango dira egoitzatzat. Ekimen horiekin guztiekin, Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia Iruñean izango da otsailaren 5 eta 13 bitartean.

Kultura zuzendari nagusiak, Pedro Luis Lozano Uriz jaunak, prentsaurrekoan azaldu ditu berrikuntza horiek, ondokoekin batera: Josetxo Cerdán, “Punto de Vista”-ko zuzendari artistikoa; Paz Prieto, Iruñeko Udaleko Kultura zinegotzia, eta Ana Herrera, jaialdiko zuzendari exekutiboa.

“Punto de Vista” Zinema Dokumentaleko jaialdia zinema ospatzeko, aurkitzeko eta aztertzeko, generikoki dokumental izenarekin ezagutzen dena. Fikziozkoak ez diren ikus-entzunezko era guztietara zabalik dago, besteak beste: autore-dokumentala, sortze-dokumentala, dokumental esperimentala edo saiakerakoa, eguneroko zinea edo etxeko, zurtz edo birziklatutako materialekin egindako obrak.

Atal ofizialak lehiaketa irekia deitu du edozein nazionalitatetako pelikula dokumentalek parte hartu ahal izateko.

Josetxo Cedrán-en zuzendaritza artistikoa

Aurretiaz aipatu bezala, zuzendari artistiko berria Josetxo Cedrán da, Tarragonako Universitat Rovira i Virgiliko irakasle titularra. Bertan, Komunikazioko Doktoretzako programa koordinatzen du. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Ikus-Entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Departamentuko irakaslea izan da; halaber, urte askotan unibertsitate bereko Sormenezko Dokumentalaren Teoria eta Praktika Masterra koordinatu du.

Horrez gain, Cerdánek zineari buruzko hainbat liburu argitaratu ditu, besteak beste, aipatzekoak Joseph María Cátala eta Casimiro Torreirorekin lankidetzan, “Mirada, memoria y fascinación. Notas sobre el documental español”, Malagako Zinema Espainiarraren Jaialdiak eta Ocho y Mediok argitaratutakoa. Artikulugile ere aritu da argitalpen desberdinetan, besteak beste, Vértigo, Cuadernos de la Academia edo Archivos de la Filmoteca argitalpenetan, eta bestelako liburu kolektiboetan ere lankidetzan aritu da. Halaber, esperientzia handia du ekoizle eta programatzaile lanetan. Cerdánek ondo ezagutzen du “Punto de Vista” jaialdia, epaile aritu baitzen aurreko edizio batean.

Atal ofiziala 

Nazioarteko Lehiaketaren atalean 21 obra izango dira lehian, luzeak eta laburrak, inskribatutako 719 obren artean aukeratutakoak. Zehazki, 14 luzemetraia daude (30 minututik gorako filmen tituluak) eta 7 laburmetraia (30 minutu edo gutxiagokoak) hamalau herrialdetakoak (Austria, Bolivia, Kanada, Txina, Hego Korea, Eslovakia, Espainia, Amerikako Estatu Batuak, Frantzia, Israel, Polonia, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika eta Surinam).

Atal ofizialean bost pelikula espainiarrek hartuko dute parte, hiru luzemetraia eta bi laburmetraia, eta guztiek, bitxikeria bezala, era batera edo bestera, bidaia eta “desberdinarekiko harridura” gaiak jorratzen dituzte, aurten aukeratutako dokumentalen artean behin eta berriro errepikatzen den elementua.

Bestelako atalak

“Punto de Vista”-k sormenarekiko laguntza sendotu du, Heterodocsias atala bi zatitan banatuta. Horietako batek, “Proyecto X Films”, urtero Espainian bizi den zinemagile bat bekatuko du dokumental bat egin dezan

Heterodocsias atalak Paulino Viotaren “Contacto” pelikula berreskuratuko du, sortu zenetik berrogei urte betetzen baitira, eta zintaren egilea gonbidatu du erakusketarako, bere berriztatzailea, Santos Zunzunegui, eta bere protagonista, Guadalupe G. Guëmes.

Halaber, Jem Cohenen lanak berreskuratuko dira, zeluloidea eta bideoa, dokumentala, saiakera, travelogue eta musika tartekatzen dituen autorea, eta lehentasuneko arreta jasotzen duena bere obraren atzera begirakoarekin, Signal Fires: Jem Cohenen zinea, bere lanari buruzko argitalpenarekin eta bere presentziarekin jaialdiaren inaugurazioan.

Horrez gain, jaialdiak Jean Vigoren atzera begirakoa dedikatuko du, “Las afinidades de Vigo” titulupean.

“Región Central” atalak, abangoardiako dokumentalak bilatzen dituenak, urtean garrantzitsuenak eta zirraragarrienak izendatutako pelikuletako gutxienez hiru bilduko ditu: Oxhide II (2009), Liu Jia Yin txinatar zuzendari gaztearena, The Anchorage (2009), C.W. Winter eta Anders Edström-ena, eta Material (2009) Thomas Heise-rena

Chick Strand, Lynne Sach, Alisa Lebow dira “Sesiones especiales” atalaren bestelako erronkak.

Era berean, “Punto de Vista”-k To Shoot an Elephant (Alberto Arce /Mohammad Rujailah, 2009) eskainiko du, israeldar armadak Gazako zerrenda azken aldiz inbaditu zuenean egindakoa. Horrek sortu duen lehen obrarekin batera izango da: Gaza War in Media - Gaza, komunikabideen guda, Creative Commons atalean.

Sari ofizialak

Jaialdiak “Punto de Vista” Sari Nagusia emango dio pelikula onenari, 10.000 eurokoa; Jean Vigo Saria zuzendari onenari, 5.500 eurokoa; eta Laburmetraia Onenaren Saria, 3.500 eurokoa.

Horrez gain, Publikoaren Sari Nagusia emango zaio boto gehien lortu duen pelikulari, 2.500 eurokoa, eta bi aipamen berezi egingo dira, bakoitza 1.250 eurokoa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa