Ikusi egun honetako albiste gehiago
13.100 mendeko handi eta larriak detektatu dira hiru urtetan 20.880 pertsona baloratu ostean
osteguna, 2010.eko urtarrilak 21
García Malo kontseilariak Nafarroako Mendekotasun Legearen aplikazioari buruzko balantzea egin du
Transcripción textual del video
Gizarte Gaiak, Familia, Gazteria eta Kirolak Departamentuko kontseilariak, María Isabel García Malo andreak, Gizarte Gaiak eta Garapenerako Kooperaziorako zuzendari nagusiarekin , Marta Álvarez Alonso, eta Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako zuzendari kudeatzailearekin batera, Begoña Rodríguez Marcos, Nafarroako Mendekotasun Legearen aplikazioaren balantzea aurkeztu du, bere hasieratik, duela hiru urte, eta balantzea ondokoa da: baloratutako pertsona guztien artean, 20.880 pertsonak mendekotasun handia erakutsi dute, 6.083 pertsonal mendekotasun larria, 5.038 pertsonak mendekotasun neurritsua eta 2.742 pertsonak ez mendekotasuna. Beraz, prestazio publikoetarako eskubidea duten pertsona kopurua, hau da, mendekoak eta mendeko larriak, 13.100 pertsonakoa da.
Hiru urte hauetan, Nafarroako Gobernuak mendekotasuna artatzeko 389.909.538,16 euro eman ditu, ondoko eran banatuta: 104.163.728,57 euro 2007. urtean; 133.314.560,31 euro 2008. urtean, eta 152.431.249,28 euro 2009. urtean; beraz, epealdi horretako hazkundea %46,33koa izan da. Halaber, kontseilariak jakinarazi duenez, 2010. urtean iazko urtearen aldean, %10,31 hazkundea izango da. Kopuru horietatik, Estatuaren ekarpena Nafarroan 5.903.020 eurokoa izan da 2007. urtean, urte horretako aurrekontuaren %6 inguru; 12.725.740 euro 2008. urtean, %9,54, eta 24.774.992,60 euro 2009. urtean, aurrekontuaren %16,25 inguru. Azken kopuru horri dagokionez, kontseilariak zehaztu du gorantz egin duela eta bertan ez daude bilduta 2009ko urriko aparteko hitzarmenean sinatutako 5,8 milioi euroak; izan ere, exekuzioa 2010. urtean egingo da. Kontseilariaren hitzetan, "Estatua Nafarroako mendekotasunean eskaintzen ari den finantzazioa ez da nahikoa eta Mendekotasun Legean ezarritakoa ez du betetzen, dakizuen bezala, Estatuaren aldeko %33ko finantzazio beharra ezartzen zuena".
Gizarte Gaiak, Familia, Gazteria eta Kirolak Departamentuko kontseilariak, María Isabel García Malo andreak, Gizarte Gaiak eta Garapenerako Kooperaziorako zuzendari nagusiarekin , Marta Álvarez Alonso, eta Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako zuzendari kudeatzailearekin batera, Begoña Rodríguez Marcos, Nafarroako Mendekotasun Legearen aplikazioaren balantzea aurkeztu du, bere hasieratik, duela hiru urte, eta balantzea ondokoa da: baloratutako pertsona guztien artean, 20.880 pertsonak mendekotasun handia erakutsi dute, 6.083 pertsonal mendekotasun larria, 5.038 pertsonak mendekotasun neurritsua eta 2.742 pertsonak ez mendekotasuna. Beraz, prestazio publikoetarako eskubidea duten pertsona kopurua, hau da, mendekoak eta mendeko larriak, 13.100 pertsonakoa da.
Hiru urte hauetan, Nafarroako Gobernuak mendekotasuna artatzeko 389.909.538,16 euro eman ditu, ondoko eran banatuta: 104.163.728,57 euro 2007. urtean; 133.314.560,31 euro 2008. urtean, eta 152.431.249,28 euro 2009. urtean; beraz, epealdi horretako hazkundea %46,33koa izan da. Halaber, kontseilariak jakinarazi duenez, 2010. urtean iazko urtearen aldean, %10,31 hazkundea izango da. Kopuru horietatik, Estatuaren ekarpena Nafarroan 5.903.020 eurokoa izan da 2007. urtean, urte horretako aurrekontuaren %6 inguru; 12.725.740 euro 2008. urtean, %9,54, eta 24.774.992,60 euro 2009. urtean, aurrekontuaren %16,25 inguru. Azken kopuru horri dagokionez, kontseilariak zehaztu du gorantz egin duela eta bertan ez daude bilduta 2009ko urriko aparteko hitzarmenean sinatutako 5,8 milioi euroak; izan ere, exekuzioa 2010. urtean egingo da. Kontseilariaren hitzetan, “Estatua Nafarroako mendekotasunean eskaintzen ari den finantzazioa ez da nahikoa eta Mendekotasun Legean ezarritakoa ez du betetzen, dakizuen bezala, Estatuaren aldeko %33ko finantzazio beharra ezartzen zuena ”.
Agerraldian eskainitako datuen arabera, azken hiru urteetan prestazioak jaso edo jasotzen ari diren pertsonen kopurua 10.770ekoa da, “hau da, 2007 eta 2009 bitartean, aitortutako eskubidea zuten pertsonen %82k prestazio publikoa jaso edo jasotzen ari dira ”. Gaur egun, 8.916 pertsona daude prestaziorako eskubidea izateko baloratuta, eta horietatik 7.393 jada jasotzen ari dira, eta gainontzeko onuradunen %83 izapidetze-prozesuan ari dira.
7.393 pertsona eta familia horiek jasotzen ari diren prestazioei dagokienez, 1.634 pertsonak egoitza arreta jaso dute plaza publiko batean 2009. urtean, 2007. urtean 966 ziren bitartean, hau da, egoitza arreta publikoa %69 hazi da. Horrez gain, 2009. urtean, atxekitutako prestazioagatiko egoitza arretako zerbitzua jaso dute 393 pertsonak, 2007. urtean 107 ziren bitartean, kontseilariak adierazi bezala, horrek esan nahi du, 2009. urtean 2.027 pertsona artatu ziren egoitzetan sistema publikoaren bidez, 2007. urtean 1.073, hau da %89,3ko hazkundea era publikoko egoitzetan artatutako pertsonei dagokienez.
Gaur egun 307 pertsona artatzen dira eguneko zentro publikoetan, eta horietatik 247 pertsonek, gainera, prestazio bateragarritzat, familia inguruko zainketetarako laguntzak jasotzen dituzte. 2007. urtean, 206 pertsona artatu zituzten Eguneko Zentro publikoetan, eta 193 pertsonek gainera laguntza jasotzen zuten etxeko zainketetarako. Zenbateko horiei zerbitzuari atxekitutako prestazioa jasotzen duten eguneko zentroetan artatutako 61 pertsona gehitu behar zaizkio, 2007. urtean 30 ziren bitartean, hau da, orotara, eguneko zentro publikoetan artatutakoak 2009. urtean 368 dira, 2007. urtean 236 ziren bitartean, hau da, %56 gehiago.
Gehiago irakurri:
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
- Dokumentazioa:
- Balance de la Ley de Dependencia