(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

CEIN Mintegiak zortzi enpresa berri bilduko ditu osteguna, 2010.eko urtarrilak 21

Roig kontseilariak proiektu berrien izaera berriztatzailea eta 142 enpleguren sorrera azpimarratu du 2009. urtean


Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarrak (CEIN) 2009an zehar eta 2010eko urtarrilean euren mintegian instalatutako konpainiak aurkeztu ditu, izaera berriztatzailea duten enpresa proiektu berrietarako aldi baterako egoitza, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilaria buru zen ekitaldian, José María Roig, CEINeko presidentea den Carmen Leza Villar andrearekin batera. Enpresak ondokoak dira: Asist, Markibar, ProRetina, Wasserlab, Mercem, Proinec, EmbelectronIP eta Pharmamodelling.

2009ko ekitaldian, orotara 24 enpresa aritu dira CEINeko Mintegiaren instalazioetan eta 142 lanpostu sortu dituzte. CEINek, Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoak, bereizitako bi leku ditu: bata, sektore anitzekoa eta bestea komunikazio eta informazioko teknologien sektorerako bereizi, TIC Mintegia. Zerbitzu horren helburua sortu berri diren enpresei estaldura eskaintzea da, ekonomikoki bideragarriak direnei eta euren jarduera Nafarroan burutzen dutenei, laguntza behar dutenak merkatuan egonkortzeko.

Zerbitzu horiek, pasa den abendutik, handitu egin dira Tuterako CEIN Nekazaritza-Elikadura Mintegia inauguratuta, Nekazaritza-Elikadura Hiriaren erdialdean kokatutakoa.

1991. urtean ezarri zenetik,euren negozio ereduan izaera berriztatzailea duten orotara 117 enpresa aritu dira CEINen Mintegi horretan lehen lau urteetan.

Bildutako enpresa berrien jarduerak ondokoak dira:

-Asist: Izena Adriano Suijkerbuijk Internacional Services & Technologies-en laburdura da, Adriano Suijkerbuijk-ek enpresa, eta industria eta nekazaritza-elikadura sektoreko behar berrietara egokitutako makinak eraikitzen eta merkaturatzen ditu. Sustatzaile horrek jada ideia desberdinak garatu ditu patentatutako produktuaren gainean, esaterako, aurre-bustitzeko makina lastorako, eta orain porruak zuritzeko makina batean ari da.

-Markibar: HORECA sektorerako ekipamenduak diseinatzen, fabrikatzen eta merkaturatzen dituen enpresa, produktu berriztatzaileekin merkatuan direnen aldean, “kafe expresoa” egiteko. Bere sustatzaileak José Ángel Markotegi, Francisco Infantes eta Alfonso Ibarrola dira.

-ProRetina: gaixotasun oftalmologikoak tratatzeko medikamentuak garatzen dituen enpresa, bereziki, erretinosi pigmentariorako, erretinaren foto-hartzaileen funtzionamendua kaltetzen duen herentziaz hartzen den gaixotasuna. Enpresaren bazkide-sortzaileak Stuart Medina, Enrique de la Rosa eta Flora de Pablo dira.

-Wasserlab: urak garbitzeko sistemak diseinatzen, fabrikatzen eta mantentzen dituen enpresa da, eta bere helburua nazioarteko enpresa bihurtzea da. Euren produktuen berrikuntza nagusia mikroprozesadore elektroniko baten garapena da uraren garbiketaren prozesuaren kontrolerako. Proiektuaren sustatzaileak Carlos Irigoyen, Miguel Ángel Montañés eta Sabin Urreta dira.

-Merced: Internet bidezko Afiliazioagatiko Negozioen gaztelaniadunen sarea, eta bertan, enpresa, komertzio edo negozio batek sustatzaile bat edo gehiago ordaintzen ditu (afiliatuak) bidalitako bisitari edo bezero bakoitzeko, sustatzaile horiek garatutako marketin lanei esker. Ekimen horren sustatzailea Francisco Lassa da.

-Proinec: Oinarri Teknologikoko Enpresa Berriztatzailea da (EBIT), jangaien estalketan diharduena. Bere sustatzailea Javier Osés Fernández da, Kimikan doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA), eta ideia bere doktoretza tesian sortu zen, pelikula jangarrien gainekoa elikagaiekiko kontaktuan produktu osasungarrienen kontsumitzaileen eskari handikorra asetzeko, seguruagoak eta kalitate handiagokoak. Zazpi bazkide berezi ditu, horietako lau Lleida eta Nafarroako unibertsitate publikoetako irakasleak, biak itzal handikoak jangaien estalketan.

-EmbelectronIP: Oinarri Teknologikoko Enpresa Berriztatzailea da (EIBT), Irak diseinatzen, garatzen eta merkaturatzen dituena (software diseinuak, hardware diseinuak eta hardware diseinuak euren softwarekin, jabetza industrial eta intelektualarekin) enbebitutako sistema elektronikoetarako. EmbelectronIP-ek Irak lizentziatzen ditu, “royaltyrik” gabe, iturri kodea eskainita, software diseinuen kasuan, eta beharrezko dokumentazio guztia fabrikaziorako, hardware diseinuen kasuan.


-Pharmamodelling: Entsegu aurre-klinikoetatik eta kliniko farmakologikoetatik lortutako datuen azterketako zerbitzu integralen zerbitzu aholkularitza da, farmazia industria, klinika eta ospitaleei zuzendutakoa; halaber, farmazia laborategietako ikerkuntzako departamentuei. Predikziozko eredu matematikoen azken emaitzak eskaintzen ditu, dosia eta farmakoen eragina uztartzen dutenak jarduera optimizatzeko eta kostua eta ikerkuntzan eta horien garapenean emandako denbora murrizteko.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa