(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea FITUR azokan izan da gaur, Nafarroa helmuga turistiko gisa aurkezteko ekitaldian osteguna, 2010.eko urtarrilak 21

Iruñeko Erraldoien eta Buruhandien Konpartsak ikuskizun bat eskaini du foru erkidegoaren standean, lehen aldiz


Sanz presidentea FITUR azokan izan da gaur, Nafarroa helmuga turistiko gisa aurkezteko ekitaldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz Sesma, Nazioarteko Turismo Azokan (FITUR) izan da gaur eguerdian, Nafarroako standean, hain zuzen. Azoka Madrilgo Juan Carlos I azoka esparruan egongo da, urtarrilaren 20tik 24ra. Presidenteari harrera IFEMAko buru eta Madrilgo alkate ohiak, Jose Maria Alvarez del Manzanok, egin dio, esparruaren iparraldeko sarreran. Gero, presidentea, foru erkidegoaren standera joan da, Nafarroaren eguna ospatzen baitute gaur azokan. Bisita horretan lagun izan ditu Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon; Parlamentuko burua, Elena Torres; eta Iruñeko alkatea, Yolanda Barcina.

Aurrena San Fermin jaiei buruzko 3D ikus-entzunezko bat jarri dute eta, gero, Nafarroako 2010eko eskaintza turistikoaren berri eman dute eta krisiari aurre egite aldera antolatutako "Navarra te recibe gratis" kanpaina aurkeztu dute.

Nafarroako standera Nafarroako Gobernuko beste kide batzuk ere bertaratu dira: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado; Garraio zuzendaria, Susana Labiano; eta Turismo zuzendaria, Carlos Herce. Horrez gain, bisitan egon dira Nafarroako Parlamentuko Mahaiko eta Bozeramaileen Batzordeko kideak, Francisco Javier Tuñon San Martin senataria, ordezkari politikoak eta enpresetako eta sektore turistikoko kideak, besteak beste.

Sanz presidentea Nafarroako standean, 2010eko FITUR azokan. ( irudia handitu )

Sanz presidenteak adierazi du Nafarroako turismo eskaintza “bateratzailea, irekia eta solidarioa” dela. Halaber, esan du foru erkidegoa estatuaren tren makina dela eta "bizi ditugun zailtasunei" aurre egiten saiatzen ari dela, berrikuntzaren, ikerketaren eta turismo sektoreak eskaintzen dituen aukeren bitartez. Horren harian, Nafarroako turismo eta kultur eredua nabarmendu du, hainbat ekimen ari baitira martxan jartzen eta antolatzen (San Fermin jaien zentro tematikoa eta Karlismoaren Museoa, adibidez).

Bere aldetik, Corpas kontseilariak esan du FITUR ekimen bat dela, desafio bat, baina baita aukera bat ere. Corpasek krisiaren kontrako “Navarra te recibe gratis” kanpainari buruz hitz egin du gehienbat. Alde horretatik, esan du martxoaren 1etik aurrera laguntza gehiago emango dizkietela ostatu eta jatetxeei, azpiegitura berriak jarriko dituztela (Los Arcoseko abiadura zirkuitua, esaterako) eta ondare artistikoa berritzen jarraituko dutela.

Aurkezpenaren ondoren, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako errege europarrek emanaldi bat eskaini die bertaratuei, 150. urteurrena dutela eta; azokan jardun duten lehen aldia izan da. Ondoren, bertaratuek Los Arcoseko abiadura zirkuitua zertan izango den ikusi dute, standean jarritako simulagailu birtual baten bitartez. Azkenik, foru erkidegoko hainbat elikagai dastatu dituzte.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa