(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Azken hamar urteetan Nafarroan 908 adingabe adoptatu dituzte guztira
ostirala, 2010.eko urtarrilak 22

2009an 168 familia-unitatek nazioarteko adopzioari buruzko informazioa eskatu dute eta 82 eskaera berri formalizatu dira


1999tik Foru Komunitateko familiek eta familia-unitateek 908 adingabe adoptatu dituzte guztira. Iazko urteari dagokionez, nazioarteko adopzioaren inguruko 82 eskaera berri formalizatu ziren, 143 pertsonari dagozkionak. Horrez gain, nazioarteko adopzioari buruzko 168 informazio-eskaera jaso ziren, eta informazio hori 326 pertsonari bidali zitzaion.

Hauek dira eskatzaileen adinak: 25-30 urte bitartean, pertsona bat (%7); 31-35 urte bitartean, 35 (%24,48); 36-40 urte bitartean, 57 pertsona (%39,86); 41-45 urte bitartean, 33 pertsona (%23,08); 46-50 urte bitartean, hamar pertsona (%6,99), eta berrogeita hamar urtetik gora, zazpi pertsona (%4,9).

Adopzioak herrialde hauetan eskatu dira: Kolonbia (19 espediente), Bulgaria (10 espediente), Vietnam (9 espediente), Errusia (8 espediente), Peru (7 espediente), Txina (5 espediente), Ukraina (3 espediente), Etiopia (2 espediente), eta India, Aljeria, Bolivia eta Dominikar Errepublika (espediente 1).

Baloratu eta egokitasun-ebazpena jaso duten espedienteak 128 dira. 59 espediente egokitasun-ziurtagiriaren zain daude. 2009an Nafarroara 65 adingabe iritsi dira, 29 neskato (%44,62) eta 36 mutiko (%55,38), herrialde hauetatik: Bolivia, 1; Txile, 3; Txina, 5; Kolonbia, 8; Etiopia, 18; Hungaria, 2; Kazakhstan, 2; Peru, 2; Errusia, 18; Ukraina, 5, eta Vietnam, 1.

Gaur egun 280 espediente aktibo daude eta Familia, Haurtzaro eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia adoptatutako 146 adingaberen jarraipena egiten ari da, eta jarraipen horiei buruzko txostenak jatorrizko herrialdeetara bidaltzen dituzte.

Nazioko adopzioari dagokionez, 2009an 53 adopzio-eskaera egon dira, epaitegiak bederatzi adopzio-auto eman ditu eta adopzio aurreko lau harrera ebatzi dira. Nazioko 53 adopzio-eskaeretatik 42k nazioarteko adopzioa ere eskatu dute.
Dokumentazioa:
Nazioarteko adopzioa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa