(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ogasunak 3.002,7 milioi euro bildu zituen 2009an, aurreko urtean baino %4,6 gutxiago ostirala, 2010.eko urtarrilak 22

Espainian zerga bilketak %16,5 egin du behera

Transcripción textual del video

Nafarroako Zerga Ogasunak 2009ko zerga bilketan 3.002,7 milioi euro likido bildu zituen, 2008an baino %4,6 gutxiago; 2008an 3.147,3 milioi euro bildu zituen. Espainian zerga bilketak %16,5 egin du behera. Hori esan du gaur goizean, prentsaurrekoan, bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari Alvaro Miranda Simavillak.

Zerga bilketak behera egin du (144,6 milioi euro), batik bat, krisiari aurre egiteko zerga arloko hainbat neurri hartu dituztelako, besteak beste: PFEZen lanagatiko 440 eurorainoko murrizketak egitea (Ogasunari neurri hori 72 milioi euro kostatu zaio), enpresei hilero BEZ bueltatzea (72 milioi euro), ondarearen gaineko zerga kentzea (70 milioi euro), 2009an biltzeko sozietateen gaineko zerga merkatzea (20 milioi euro) eta PFEZko tarifaren deflaktazioa aplikatzea (6 milioi euro). Guztira, beraz, neurri horietan Ogasunak 240 milioi euro jarri ditu.

Gainera, 2009an ordainketa gehiago atzeratu dituzte (50,3 milioi euro) eta hori nabaritu egin da bilketan.

Zehazki, 2009ko abenduaren 31ko datuen arabera, zerga zuzenekin 1.574,5 milioi euro bildu zituzten, aurreko denboraldian baino %7,45 gutxiago; 2008an 1.701,3 bildu zituzten zerga zuzenen bitartez. Hala ere, 2009ko abuztuan urte arteko aldea %9,32koa zen; horrek esan nahi du abendura bitartean datuek hobera egin dutela.

PFEZrekin 1.110,2 milioi euro bildu zituzten iaz, aurreko urtean baino %4,01 gutxiago (abuztuan urte arteko aldea %7,44koa zen). Sozietateen gaineko zergarekin 412,6 milioi euro bildu zituzten, aurreko urtean baino %1,60 gutxiago (abuztuan urte arteko aldea %3,80koa zen). 

Ondareen gaineko zerga medio 3,2 milioi euro bildu zituzten 2009an. Zenbateko hori “hondar bilketa” deritzonari dagokio; izan ere, azkeneko errenta kanpainan zerga hori kendu egin zuten. Hondar bilketa hori da, beraz, Ogasunak aurreko urteetan eskatutako aitorpenetakoa edo epez kanpoko aurkezpenetakoa.

Gainerako zerga zuzenekin 48,5 milioi euro bildu zituzten, aurreko urtean baino %17,93 gutxiago (abuztuan urte arteko aldea %21,90ekoa zen).

Zeharkako zergei dagokienez, Ogasunak 1.428,2 milioi euro poltsikoratu ditu, aurreko urtean baino %1,23 gutxiago (abuztuan urte arteko aldea %1,49koa zen) BEZekin 2009an 712,4 milioi euro bildu zituzten (1.308,5 milioi euro jaso eta 596,1 milioi euro bueltatu), 2008an baino %3,07 gehiago; 2008an, izan ere, 691,3 milioi euro bildu zituzten.

Zerga bereziekin (garraioa, hidrokarburoak, tabakoa, e.a.) 2009an 449,7 milioi euro bildu zituzten, 2008an baino %2,21 gutxiago; 2008an 459,9 milioi euro.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
100121_RecaudaciónFiscal311209.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa