(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilaria Ablitaseko ureztaketa sistema nola modernizatu duten eta lehorreko lursailak nola bildu dituzten ikustera joan da ostirala, 2010.eko urtarrilak 22

Bi jarduerak finantzatzeko, Nafarroako Gobernuak 20 milioi euro baino gehiago jarri ditu


Ureztaketa jardueren arduradunak, Juan Carlos Esquirozek, ureztaketa sisteman eta lehorreko lursailetan zer lan egin dituzten azaldu du. ( irudia handitu )

Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, Nafarroako Gobernuak Ablitasen egindako bi jarduera ikustera joan da: ureztaketa tradizionalaren modernizatzea (1.616 hektarea) eta lehorreko lursailen biltzea (4.200 hektarea). Lehenbizikoaren aurrekontua 14,7 milioi eurokoa zen eta bigarrenarena 5,4 milioi eurokoa.

Bisita Landa Garapeneko zuzendari Jesus Maria Echeverria Azconarekin eta Ablitaseko alkate Luis Maria Sada Enerizekin batera egin du kontseilariak. Aurrena udaletxean bildu dira eta gero erregulazio putzu berrira joan dira, ureztaketa eremua ikustera; izan ere, ureztaketa martxan dago.

Ondoren, lehorreko lursailak bildutako eremuan ibili dira (4.200 hektarea); Lehen 4.506 lursail zeuden eta orain 343. Jarduera horretan 107 kilometro bide gaitu dituzte.

Ablitaseko ureztaketa tradizionala modernizatzeko jarduera Nafarroa 2012 Planean dago eta, esan bezala, 14,7 milioi euro inbertituta egin da. Zenbateko horretatik Nafarroako Gobernuak 13,9 milioi euro jarri ditu eta gainerako 795.000 euroak Ablitaseko Ureztatzaile Elkarteak. Inbertsioaren %24 baliatu da 87 kilometro bide eta saneamendu hodi jartzeko; %38,4 hartuneak, erregulazio putzuak eta ponpaketa instalazioak egiteko; %36 presioa banatzeko, hau da, aurreikusitako ureztaketa unitateetarako 55.000 metro hodi eta 253 ur hartune jartzeko; eta, azkenik, %1,5 zuzenketa neurrietarako.

Sanzberro kontseilaria Ablitaseko ureztaketa eremuan jarri duten ur hartune bat ikusten. ( irudia handitu )

Jarduera horiei esker Ablitaseko nekazaritzak eta garapenak bultzada handia jasoko du, lursailak banatuta zeuden moduan nekazaritza jarduerak nekez egin baitzezakeen aurrera. Lursailak bilduta ustiaketa gastuak gutxitu egin dira eta, ondorioz, ustiategiak orain bideragarriagoak dira. Halaber, estali gabeko ubideen ordez, presio bidezko ureztaketa sistema jarri dute, eraginkorragoa.

Oro har, lehen Ablitasen 132 hektarea urezta zitzaketen (291 lursail, batez beste 4.522 metro koadrokoak) eta orain 265 hektarea. Lursail berriek bost hektarea baino gehiago dituzte (hori da ureztaketarako komeni den oinarrizko azalera) eta, beraz, ureztaketa multzoak nekazaritza aldetik bideragarriak eta errentan hartzeko erakargarriak dira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa