(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur ireki dira Estatu Batuetan master ikasketak egiteko Fulbright Nafarroa izeneko bost bekak eskatzeko epeak

ostirala, 2010.eko urtarrilak 22

Fulbright beka jaso zuten 37k Nobel saria eskuratu dute, 18 estatuburuak edo gobernuburuak izan dira eta 60k Pulitzer saria jaso dute

Transcripción textual del video

Aste honetatik datorren apirilaren 6ra Fulbright Nafarroa programarako eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da. Beka horien bidez, Nafarroako gazteek Estatu Batuetako unibertsitateetan master ikasketak egin ahal izango dituzte, han jasotako trebakuntza eta talentua gerora Foru Komunitatean aplikatu ahal izateko. Hala azaldu dute gaur goizean Juan Franco Pueyo Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusiak eta Guy Vanover Fulbright Batzordeko Programen buruak.

Fulbright Batzordeak Espainian egin dituen 50 urteetan, munduan garrantzitsuenetakoa bihurtu da, ematen diren bekei eta aurrekontuari dagokienez (urtean batez beste 60.000 eta 70.000 dolar bitartean ematen dira). Programari esker, orain arte 4.000 espainiar baino gehiago EEBBetara joan dira, eta 1.700 estatubatuarrek Espainian ikasi ahal izan dute. Aipatzekoa da Fulbright beka jaso zuten 37k Nobel saria eskuratu dutela, 60k Pulitzer saria jaso dutela eta 18 estatuburuak edo gobernuburuak izan direla.

Orain arte, Espainia osoan 20 Fulbright beka ematen ziren guztira. Aurrerantzean bost gehiago izango dira, hain zuzen ere, Nafarroara bideratuko direnak, Nafarroako Gobernuaren eta Espainiaren eta Estatu Batuen arteko Kultura, Hezkuntza eta Zientzia Trukerako Batzordeak sinatutako hitzarmena dela bide. Beka horiek, modu esklusiboan, Nafarroan tituluren bat lortu dutenei bideratuta egongo dira. Deialdia 2010eko udan ebatziko da eta hautatuek programak 2011-2012 urte akademikoan hasiko dituzte.

Beka horiek Foru Gobernuak 2008ko azaroaren 10ean akordio bidez onetsitako 2008-2011 Nafarroako Nazioarteko Planaren (NNP) barruan sartzen dira. Helburu estrategikoen artean trebakuntza eta Nafarroako gizartea sentsibilizatzea aipatu daitezke, herritarrak inguru global batean modu pertsonal eta profesionalean garatzeko aukerak aprobetxatzeko gai izan daitezen. NNPn ezarritako ekintza bat “Nafarroa Bekak” sortzea da, Nafarroako ikasleen espediente akademikorik onenak saritzeko, pertsona horiek mundu osoko erreferentziako zentroetan masterrak egiteko aukera izan dezaten.

Lehenengo deialdian –2008an-, 20 beka eskaini ziren, eta 2009ko deialdian, 2010eko maiatzean ebatziko dena, 30 beka emango dira.

2011ko deialdian beken kopurua 40ra zabaltzea aurreikusita zegoen. Fulbright Batzordearekin akordioa sinatu eta gero, programa orokorrean 35 Nafarroa Beka eskainiko dira, eta bost Fulbright. Laguntzen zenbatekoa antzekoa da bi kasuetan.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
100122_Fulbright Nafarroa beken deialdia.ppt

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa