(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan ikertzaile lanpostu egonkor berriak finantzatzeko 550.000 euro jartzea erabaki dute astelehena, 2010.eko urtarrilak 25

Laguntzak I3 Programaren barruan emango dituzte; programa hori estatuko eta Nafarroako gobernuek sustatzen dute, elkarrekin


Transcripción textual del video

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du iaz Nafarroan sortu ziren ikertzaile lanpostu egonkorrak finantzatzeko 550.000 jartzea. Laguntzak ikerketa jarduerak egiten hasteko eta areagotzeko I3 Programaren barruan emango dituzte; programa hori estatuko eta autonomia erkidegoetako gobernuak sustatzen dute, elkarlanean.

Ikertzailea

Ikertzaile lanpostu egonkorrak finantzatzeko 550.000 euro jarriko dituzte.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du iaz Nafarroan sortu ziren ikertzaile lanpostu egonkorrak finantzatzeko 550.000 jartzea. Laguntzak ikerketa jarduerak egiten hasteko eta areagotzeko I3 Programaren barruan emango dituzte; programa hori estatuko eta autonomia erkidegoetako gobernuak sustatzen dute, elkarlanean.

Diru-laguntza horiek emateko, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmen bat sinatuko dute; hitzarmen horren testua ere gaurko bileran onartu dute. Hitzarmena 2009. urterako izango da, iaz urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra sortutako lanpostu egonkorrak finantzatuko baitituzte. Hitzarmen hori medio, bi erakundeek 2008tik 2011ra I3 Programa garatzeko sinatu zuten lankidetza protokolo orokorra zehaztuko dute. 

Gaur goizean adostutako akordioaren arabera, gastua onartzeak ez du esan nahi diru-laguntza Nafarroako Gobernuak emango duenik; izan ere, adostutako 550.000 euroko laguntza dator Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak 2007ko eta 2009ko hitzarmen espezifikoetarako egindako ekarpenen soberakinetatik.

I3 Programa 2005ean jarri zuten martxan, 2004-2007 aldirako I+G+B Plan Nazionaleko helburu estrategikoen barruan. Programaren helburua da estatuko I+G sisteman ikertzaile onak finkatzea, ikertzaile oso produktiboei lana erraztea eta atzerriko ikertzaile esperientziadunak hartzea sustatzea. 

Jarritako helburuak betetzeko, programak bi jarduera ildo dauzka: batetik, ikerketa lanpostu egonkorrak sortzea (hori Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatzen du erabat); eta bestetik, irakasleek erabat ikertzen lan egitea, ordezko irakasle ikertzaileak kontratatuz (hori estatuko eta foru erkidegoko gobernuek finantzatzen dute).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa