(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Los Arcosko Casa de la Villa izenekoan udal instalazioak inauguratu dituzte astelehena, 2010.eko urtarrilak 25

Nafarroako Gobernuak 124.841 euroko ekarpena egin du


Casa de la Villa izenekoan udal instalazioak inauguratu dituzte

Los Arcosko Casa de la Villa izenekoan udal instalazioak inauguratu dituzte. ( irudia handitu )

Amelia Salanueva Murguialday Toki Administrazioko kontseilariak Los Arcosko Casa de la Villa del Coso izeneko udaletxe zaharrean ezarri diren udal eta gizarte instalazio berriak inauguratu ditu. Proiektuak udalaren, estatuaren eta Nafarroko 2009-2012 Inbertsio Planaren finantzaketa izan du.

Kontseilariaz gain, ekitaldian Pedro Pegenaute Garde Departamentuko zuzendari nagusia eta Elma Sáiz Gobernuaren ordezkaria egon dira, baita Los Arcosko udaleko eta elkarteetako ordezkariak ere.

Casa de la Villa izeneko eraikina katalogatuta dago eta estilo barrokoa du. 1736tik aurrera eraiki zen Los Arcosko leku jendetsuenetako batean. Eraikina zaharberritzeko 568.941 euroko inbertsioa egin da, eta horietatik 223.182 Estatuko Funtsari dagozkio, eta 124.841 Toki Administrazioko Departamentuak egindako ekarpenari, Inbertsio Planaren barruan udal honek askatasunez zehazteko duen zenbatekoari lotuta.

Casa de la Villa izenekoan udal instalazioak inauguratu dituzte

Bisita Los Arcosko Casa de la Villa eraikineko udal instalazioetara. ( irudia handitu )

Lanetan, eraikina barrutik hustu da eta udal bulegoak eta gizarte erabilerako aretoak egin dira. Horrela, instalazio horietan, bulegoez eta Bake Epaitegiaz gain, turismo-bulegoa, kontsumitzailearen bulegoa, DYAren aretoak, erabilera anitzeko gela, udal aretoak eta artxiboa kokatu dira.

Casa de la Villa eraikinari “Correos” ere esaten zaio, zerbitzu hori hainbat urtez eraikin horretan kokatuta egon zelako.

Los Arcosen oraintsu egindako beste jardun batzuk hauek izan dira: zenbait kaletan zoladura jarri da, 600.000 euroko inbertsioa eginda (kopuru horretatik 416.416 euro Toki Azpiegituren 2005-2008 Planaren bidez eman ziren), zeharbidean oinezkoen hiru pasabide ipini eta hiri-altzariak jarri dira.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa