(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 4,6 milioi euro inbertituko ditu Tafallako institutua eta Corellako eskola publikoa handitzeko astelehena, 2010.eko urtarrilak 25

Tafallako Antso III Handia Bigarren Hezkuntzako Institutuak 2,8 milioi euro jasoko ditu eta Corellako Jose Luis Arrese eskola publikoak 1,8 milioi euro


Transcripción textual del video

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak baimendu du Tafallako Antso III Handia BHI eta Corellako Jose Luis Arrese eskola publikoa handitzeko 4,6 milioi euro jartzea. Handitzeak Nafarroa 2012 Planaren barruan egingo dituzte. Gauzak horrela, aurreikusi dute obrak 2011ko lehen seihilekorako amaitzea.

Tafallako Antso Handia BHI

Tafallako Antso Handia BHI.

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak baimendu du Tafallako Antso III Handia BHI eta Corellako Jose Luis Arrese eskola publikoa handitzeko 4,6 milioi euro jartzea. Handitzeak Nafarroa 2012 Planaren barruan egingo dituzte.

Halaber, Gobernuak baimena eman dio Ikuskaritza eta Zerbitzu arloko zuzendari nagusiari proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko eta egikaritzeko kontratua prozedura bakar baten bitartez egitea. “Giltza eskura” esaten zaion sistema horren bitartez bi espediente bateratzen dira eta, horrela, epeak motzagoak izaten dira eta obrak lehenago egiten dira. Gauzak horrela, aurreikusi dute obrak 2011ko lehen seihilekorako amaitzea. 


Tafallako BHI handitzea

Nafarroako Gobernuak erabaki du Tafallako Antso III Handia BHI handitzeko 2,8 milioi euro jartzea, 2010eko eta 2011ko aurrekontuen kargura.

Eraikin berrian batxilergoko lau ildo emango dituzte. Gaur onartu duten akordioaren arabera, instalazio berrietan jarri behar dituzte, gutxienez, batxilergoko zortzi gela (60 metro koadrokoak), sei banaketa gela (25 m²), eta informatikako, giza zientzietako, teknologiako eta marrazketako gela bana (60 m², 120 m², 120 m² eta 90 m²-koak, hurrenez hurren). Gainera, eraikiko dituzte hiru laborategi (bat fisikakoa, bestea kimikakoa eta azkena zientzia eta biologiakoa, bakoitza 60 metro koadrokoa), liburutegi bat (90 m²), irakasleentzako gela (60 m²), bost komun (lau ikasleentzat, 25 m²-koak, eta bat irakasleentzat, 16 m²-koa), garbiketa gela (5 m²), bi sail (30 m²) eta kirol pista bat (44m x 32m).



Correlako Jose Luis Arrese eskola publikoa

Correlako Jose Luis Arrese eskola publikoa.

Corellako eskola publikoa handitzea

Corellako Jose Luis Arrese eskola publikoari dagokionez, Nafarroako Gobernuak erabaki du 1,8 milioi euroko gastua egitea, 2010eko eta 2011eko aurrekontuen kargura, baita ere.

Instalazio berrietan Haur Hezkuntzako lau ildo emango dituzte. Akordioaren klausulen arabera, eraikinak eduki behar ditu, gutxienez, Haur Hezkuntzako hamabi gela (bakoitza 55 m²-koa), psikomotrizitate gela (100 m²), informatika gela (40 m²) eta laguntza gela (40 m²). Horrez gain, jarri behar dituzte zazpi komun (sei ikasleentzat, 12 metro koadrokoak, eta bat irakasleentzat, 16 metro koadrokoa) eta bi metro koadroko garbiketa gela bat). Azkenik, honako hauek ere jarriko dituzte: instalazioetarako gela (70 m²), biltegia (30 m²), irakasleentzako gela (60 m²), zuzendaritza bulegoa (15 m²), idazkaritza (30 m²), hiru bulego (17 m²), atezaintza (15 m²) eta pista estalia (44m x 22m).

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa