(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gizarte enplegu babesturako laguntzen deialdi bat onartu dute asteartea, 2010.eko urtarrilak 26

Udalei eta gizarte ekimeneko erakundeei 5.450.000 euro emango dizkiete 2010ean


Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok, foru agindu bat sinatu du tokiko eta gizarte ekimeneko erakundeentzako 2010erako diru-laguntzak onartzeko; diru-laguntzak izango dira, hain zuzen, gizarte enplegu babesturako eta, guztira, 5.450.000 euro jarriko dituzte.

Deialdiaren helburua da tokiko eta gizarte ekimeneko erakundeei diru-laguntzak emateko erregimena ezartzea, foru erkidegoan gizarte enplegu babestuko proiektuetan laguntzeko, 2010ean. Diru-laguntzak izango dira tokiko eta gizarte ekimeneko erakundeek interes kolektiboko eta irabazi asmorik gabeko proiektuak aurrera eramateko. Proiektu horietan gizarteak baztertuta edo baztertzeko arriskuan dauden pertsonak (oinarrizko errenta jasotzen duten unitateetako kideak) kontratatu behar dituzte, aldi baterako; eta helburuak izan behar du pertsona horiei lan munduan sartzen laguntzea, ohiturak eta abileziak landuz.

Diru-laguntzak eskatzen dituzten erakundeek ezin dute gizarte enplegu babestuko proiektu bat baino gehiago aurkeztu. Horren harian, beren kasa proiektu bat aurkeztu duten tokiko erakundeek ezin dute beste proiektu bat aurkeztu beste erakunderen batekin elkarlanean. 

Proiektuak 2010eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra gauzatu behar dira eta 6 eta 12 hilabete arteko iraupena izan behar dute. Langileak garai desberdinetan has daitezke lanean, gizarteratze eta laneratze ibilbidearen arabera.

Lan kontratuak aldi baterakoak izango dira, gehienez hamabi hilabetekoak eta indarrean dagoen araudiak baimendutako modalitateren batekoak. Kontratuaren iraupena zehazteko kontuan hartuko da helburua dela langileak ohitzea eta gaitzea, gero enplegua errazago aurki dezaten.

Lansaioak langileen premien araberakoak izango dira: gutxienez hiru ordukoak eta gehienez osoak. Lansaioan sartzen da proiektuan ezarritako jarduerak egiteko emandako denbora guztia.

Lanaren helburua izango da langileak prestatzea gero enplegua errazago aurkitzeko; horregatik, atazak izango dira langileen jarduera eremu bakoitzean atzemandako enplegu premien araberakoak. Garrantzi handia emango zaio emakumeei enplegua aurkitzen laguntzeko jarduerak diseinatzeari.

Prestakuntza ekintzen helburuak hauek izango dira: kontratuko lanak egiteko jakintzak eta abileziak eskuratzea; prestakuntza maila edo gaitasun profesionalak lan merkatuari egokitzea; eta egonkortasun pertsonala, bizikidetza orekatua, gizarteratzea eta gizartean parte hartzeko gaitasunak garatzea. Prestakuntza ekintzek kontratuko denboraren %15 har dezakete, gehienez.

Gizarte ekimeneko erakundeek aurkeztu behar dituzte dauzkaten eduki edo ezaugarriengatik tokiko erakundeek beren gain hartu ezin dituzten proiektuak. Alde horretatik, proiektuetarako 60.000 euro eska ditzakete, gehienez.

Erakundeek 30 egun natural izango dituzte eskariak aurkezteko, deialdia argitaratutako egunetik kontatzen hasita; eskariak, betiere, erakundeen legezko ordezkariak sinatu behar ditu.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa