(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Orreagako Andre Mariaren irudia zaharberritu egingo dute, Done Jakueren urtea dela eta asteazkena, 2010.eko urtarrilak 27

Corpas kontseilariak “Legados de un Reyno” aldizkariaren bigarren alea aurkeztu du Orreagan


Nafarroako Gobernuak Done Jakueren urtea dela 2010erako antolatu dituen jardueren barruan, Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon, Orreagara joan da gaur, kolegiatako Andre Mariaren irudia nola zaharberrituko duten jakitera. Irudia zaharberritzea erabaki dute, hain zuzen, Done Jakueren urtea izateaz gain, Ama Birjina koroatu zutela 50 urte beteko direlako aurten, irailaren 8an.

Zaharberritze lanak Kultura eta Turismo Departamentuko Alicia Ancho Villanueva teknikariak egingo ditu. Zehazki, tailua zaintzeko tratamendu bat egingo du, azalari dagozkion leku batzuetan (aurpegian eta eskuetan) kalteak baitauzka. Era horretan, zaintza bermatzeaz gain, tailua ikusteko modu hobean egongo da; aurten, izan ere, erromes eta bisitari asko joango dira Orreagara.

Ahalik eta gutxien esku hartzeko irizpideari jarraiki, otsaileko lehen astean zaintza tratamendua egingo zaio: polikromia geruzak finkatuko ditu (eskulturaren jatorrizko materialarekin bateragarriak diren bitarteko naturalekin), urreztadurak eta polikromiak leun-leun garbituko ditu, hutsune txikiak iztukatu eta leheneratuko ditu eta, azkenik, babes geruza fin bat emango dio Ama Birjinaren eta haren semearen azalari.

Ekintza txiki horren helburua da irudia osatzea eta zeukan kalitate estetikoa berreskuratzea, denboraren arrastoak ezkutatu gabe. Horretarako, tailuari bizitasuna ematen dituen polikromia geruzak sakonago aztertuko dituzte, baita dauzkan ingurumen baldintzak ere. Hori guztia eskultura hobeto ezagutzeko eta zergatik andeatu den jakiteko, gero kaltetze prozesu hori eten eta Europako altxor gotiko hori ondorengoei modu hobean uzteko.

Orreagako Andre Maria

Eskultura Orreagako kolegiatako presbiterioan dago. Idulki baten gainean dago (idulkiak 8 x 24 x 39 cm aduzca); itxura biribila eta 90 cm luze dauzka, eta buruan 11,5 cm-ko koroa. Tailua XIV. mende erdialdekoa da eta koroa 1960koa.

Landutako egurrez eginda eta polikromatuta dago (tradizioak dio zedro egurra dela), eta honako material hauekin estalita: zilarrezko txapa, zilar urreztatuzko txapa, zilarrezko filigrana, harri bitxi eta erdibitxiak, eta beira koloreztatua. Estiloa gotikoa da eta egilea ezezaguna; dena den, eskola frantsesekoa da eta Frantziako Toulousen egindako dago.

Kultura Ondasun izendatu zuten martxoaren 1eko 65/1999 foru dekretua medio; izan ere, Nafarroako eta Nafarroa Behereko artearen eta debozioaren obra garrantzitsuenetako bat da.

Garcia Gainzak zuzendutako “Catálogo Monumental de Navarra” bildumaren laugarren liburukia Zangozako merindadeari buruzkoa da, eta liburuki horrek honako hau dio, Andre Mariaren erreferentzia historiko-artistikoaren gainean: “”Orreagako Andre Mariari buruzko azterlanak egiten XVII. mendean hasi ziren; beraz, deskribapen zaharrenak dituen irudi nafarra da. Ordudanik, Nafarroako Andre Mariaren ikonografiari eta arte gotikoari buruzko ikerketak egin dituztenek maiz aztertu dute Orreagako irudia. Alde horretatik, Clara Fernandez-Ladreda doktoreak egindako ikerketa espezializatuak dira nabarmentzekoak”.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa