(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lizarran Arte Grafikoen zentro teknologikoa kudeatu eta finantzatzeko hitzarmena sinatu da osteguna, 2010.eko urtarrilak 28

Nafarroako Gobernuak milioi bat euro emango ditu 2010ean eta 2011n, eta zentroa CETENA Fundazioan eta RETECNA sarean sartuko da


José María Roig Aldasoro Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Lan kontseilariak eta Begoña Ganuza Bernaola Lizarrako alkateak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Nafarroa 2012 Planera bildutako Miguel de Eguía Arte Grafikoen eta Ikus Arteen Zentro Teknologikoa kudeatu eta finantzatzeko.


Zentro berria Lizarrako Udalak sustatu du sektorean aplikatzeko moduko teknologien berrikuntza bultzatzeko eta enpresa berrien garapena indartzeko, eta CETENA Fundazioaren barruan dago. Nafarroako Gobernuak beharrezko jardunak egingo ditu fundazio horren patronatuak zentroa integratzeko beharrezko akordioak har ditzan eta Lizarrako Udalaren parte-hartzea bultzatuko du, eta zentroaren ordezkaritza, administrazio eta gobernuaren ardura izango duen batzorde betearazlea sortuko du. Batzorde horretan Lizarrako Udalak izendatutako ordezkariak parte hartuko du.

Lizarrako Udalak beharrezko jardunak egingo ditu Miguel de Eguía Arte Grafikoen eta Ikus Arteen Zentro Teknologikoa hartuko duten higiezinak eta instalazioak CETENA Fundazioari atxikitzeko, eta Udala Fundazioaren Patronatuan ordezkatuko duen pertsona izendatuko du.

Horrez gain, Nafarroako Gobernuak eta Lizarrako Udalak beharrezko jardunak egingo dituzte zentroa garatu eta sendotzeko. Bi erakundeek zentro teknologikoaren kontseilu aholkularia sortzea bultzatuko dute, eta horretan argitaletxeen, komunikazioaren, arte grafikoen eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien esparruko enpresa eta erakunde garrantzitsuek parte hartuko dute.

Nafarroako Gobernuak zentroaren finantzaketan lankidetzan aritzeko konpromisoa hartu du, aurrekontuetan eskuragarri dagoen kopuruaren arabera eta Foru Komunitateko zentro teknologikoak finantzatzeko dauden irizpide orokorrekin bat etorriz.

Hitzarmenaren jarraipena batzorde paritario baten bidez egingo da. Batzorde horretan alderdi bakoitzeko bi ordezkari egongo dira. Lehendakaritza sei hilabeterik behin alderdi batek izango du, eta Lizarrako Udala izango da lehenengoa. Lehendakaritzan ez dagoen alderdia batzordeko idazkaria izango da. Batzordeak hitzarmenaren interpretazioak eta aplikazioak eragin ditzakeen zalantzak eta eztabaidak ebatziko ditu eta horretatik eratorritako bestelako edozein eginkizun bere gain hartuko du.
 
Lehiakortasuna hobetzea

CETENA Fundazioak (lehen Cetenasa Fundazioa) CEMITEC (Centro Multidisciplinar de Innovación y Tecnología de Navarra, lehen Cetenasa deitzen zena), Noainen kokatua, eta CITEAN (Centro de Innovación Tecnológica de Automoción de Navarra), NUPen campusean kokatua, zentro teknologikoak bere barruan hartzen ditu. CEMITECen eginkizuna enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzea da I+G proiektuen garapenaren, zerbitzu teknologikoen eta berrikuntza sustatzeko bestelako jardueren bidez. Horretarako, lau diziplinatan berezituta dago: elektronika, jariakinen mekanika eta ingeniaritza termikoa, material metalikoak eta material polimerikoak.

RETECNA, Red Tecnológica de Centros en Navarra, 2006an sortu zen eragile teknologikoen arteko lankidetza-sare moduan, sinergiak eta osagarritasunak bultzatzeko, baterako proiektuak garatzeko eta Europako Zientzia Teknologia Enpresa sistemako beste sare eta eragile batzuekin batera elkarrekin aritzeko. Gaur egun, RETECNA sarea 9 ikerketa-zentrok osatzen dute, eta sarearen jardunak kudeatu eta zabaltzeko Agencia Navarra de Innovación y Tecnología (ANAIN) izenekoaren laguntza du. RETECNA sarea hurrengo hauek osatzen dute: Asociación de la Industria Navarra (AIN), CEMITEC (Centro Multidisciplinar de Innovación y Tecnología de Navarra), CENER-Centro Nacional de Energías Renovables, CIMA-Centro de Investigación Médica Aplicada, CITEAN-Centro de Innovación Tecnológica de Automoción de Navarra, CNTA-Centro Nacional de Tecnología y Seguridad Alimentaria, Instituto de Agrobiotecnología (IdAB), Instituto Lactológico de Lekunberri eta L’Urederra-Centro Tecnológico.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa